LH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
LH etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko ekainaren 19(a), ostirala

AZKEN JAIA ETA 6.MAILAKO AGURRA / FIESTA DE FIN DE CURSO Y DESPEDIDA DE LOS DE 6潞

Ikasturtea agurtzeko modu ederra izan dugu! 馃帀

Azken egunak beti izaten dira bereziak, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izan. Kolorez, irribarrez eta giro apartaz bete dugu eskola. Elkarrekin ondo pasatzeko aukera izan dugu, eta oroitzapen politak eraman ditugu etxera.

Eskerrik asko ikasturte zoragarri honengatik. Orain, oporrak gozatzeko garaia da! ☀️馃槑

 

¡Qu茅 bonita manera de despedir el curso! 馃帀

Los 煤ltimos d铆as siempre tienen algo especial, y este a帽o no ha sido una excepci贸n. Hemos llenado el colegio de color, sonrisas y buen ambiente. Ha sido una oportunidad para disfrutar juntos y llevarnos a casa bonitos recuerdos para el verano.

Gracias por este fant谩stico curso. ¡Ahora toca disfrutar de las vacaciones! ☀️馃槑



 

2026(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

LH 2.maila: pisten jolasa Basurtotik!

Pasa den apirilaren 28an 2.mailako ikasleok Basurtotik pisten jolas bat egitera joan ginen. Gure zonaldeko eraikin adierazgarrienak ezagutu genituen eta altxorra lortu genuen!

Primeran pasatu genuen!

El pasado 28 de abril los alumn@s de 2潞 Primaria hicimos un juego de pistas por Basurto. Conocimos los edificios m谩s significativos de la zona y conseguimos encontrar el tesoro!

¡Lo pasamos genial!

Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

LH 2.zikloko azken txangoa!

Kaixo guztioi! Joan den ekainaren 2an Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak txangoan joan ginen.

Egutegian gorriz markatutako data bat genuen hondartzara joateko, eguzkiaz, hareaz eta itsasoaz gozatzeko. Baina, dakizuenez, eguraldiak batzuetan bereak egiten dituenez... egun euritsua izan zen!

Urez betetako goiz baten aurrean, "B Plana" aktibatu behar izan genuen. Toallak eta bainujantziak txubaskeroekin eta aterkiekin aldatu genituen, eta Gernikara joan ginen txangoan.

Pasealekuan babestu ginen eta jolasetan aritu ginen, izozkia jan genuen eta hondartzan pentsatu genuen.

Gure egunaren ondirioa:

Eguraldi txarrari aurpegi ona! Hondartza zain izango dugu hurrengoan!


 ¡Hola a todos! El pasado 2 de junio los alumnos de 3° y 4° de Primaria nos fuimos de excursi贸n.

Ten铆amos una fecha marcada en rojo en el calendario para irnos a la playa para disfrutar del sol, la arena y el mar. Sin embargo, como ya sab茅is que el tiempo a veces hace de las suyas... ¡amaneci贸 un d铆a totalmente lluvioso!

 Ante una ma帽ana pasada por agua, tuvimos que activar el "Plan B". Cambiamos las toallas y los ba帽adores por los chubasqueros y los paraguas, y nos fuimos de excursi贸n a Gernika.

 All铆 nos refugiamos en el Pasealeku y jugamos a juegos, comimos helado y no dejamos de pensar en la playa.

 Nuestra conclusi贸n del d铆a: 

Al mal tiempo, ¡buena cara! La playa nos esperar谩 para la pr贸xima.




2026(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

LH 1.ziklokoak El Pobaleko burdinolan!

Maiatzean Lehen Hezkuntzako 1.zikloko ikasleak El Pobaleko burdinolara joan ginen eta bertan taloa egin eta jan genuen. Honetaz gain, burdinaren inguruan daukaten erakusketa ikusi genuen eta errementariak burdina nola landu erakutsi zigun.

Primeran pasatu genuen!!

 

En mayo el 1.er ciclo de Educaci贸n Primaria fuimos a la herrer铆a de “El Pobal” y all铆 hicimos y comimos talo. Adem谩s, vimos una exposici贸n que tienen sobre el hierro y el herrero nos hizo una demostraci贸n de c贸mo trabajar este metal.

¡¡Lo pasamos genial!!


                                        1.maila


                                  2.maila
            Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.



2026(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

LH3A-koak Alhondigako mediatekan!

Aurreko asteazkenean (maiatzak 13) LH3Ako ikasleak Alhondigako mediateka erakustera joan ginen. Lekua ezagutzeaz gain, liburuak eta pelikulak zelan eskuratu eta bazkide izateko txartela zelan lortu erakutsi ziguten. Oso ondo pasatu genuen eta gainera, ipuin ezberdinak irakurtzeko aukera izan genuen. Hemen dituzue ateratako argazkiak. Hurrengora arte!

El pasado mi茅rcoles (13 de mayo) el alumnado de LH3A fuimos a la mediateca de la Alh贸ndiga. Adem谩s de conocer el lugar, nos ense帽aron c贸mo adquirir libros y pel铆culas y c贸mo conseguir el carnet de socio. Lo pasamos muy bien y adem谩s tuvimos la oportunidad de leer diferentes cuentos. Aqu铆 ten茅is las fotos tomadas. ¡Hasta la pr贸xima! 

 Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

5.mailakoak Rialia Museoan!

 

Apirilaren 24an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok Portugaleten dagoen Museo Rialia bisitatu genuen. Museoak itsasadarraren historia, gure hiriaren historiari lotuta, eta Bizkaiko industria-bilakaera azaltzen ditu.

Bisitan zehar, sektore industrialak urteetan zehar nola aldatu diren eta pertsonen bizitzan nola eragin duten ikasi genuen. Amaitzeko, Zubi Esekiaren maketa bat egin genuen, etxera oroigarri gisa eramateko.

Gainera, museotik gertu dagoen parkean jolasteko denbora ere izan genuen, hamaiketakoa jaten genuen bitartean. Oso irteera dibertigarria eta hezigarria izan zen!

El pasado 24 de abril, los alumnos de 5潞 de Primaria visitamos el Museo Rialia en Portugalete. Se trata de un museo que explica la historia de la r铆a relacionada con la historia de nuestra ciudad y la evoluci贸n industrial de Bizkaia. 

Durante la visita, aprendimos c贸mo han ido cambiando los sectores industriales a lo largo de los a帽os y c贸mo han ido influyendo en la vida de las personas. Para terminar, hicimos una maqueta del Puente Colgante que pudimos llevarnos a casa como recuerdo. Adem谩s, tambi茅n tuvimos tiempo para disfrutar jugando en el parque de al lado mientras com铆amos el hamaiketako. ¡Fue una excursi贸n muy divertida y educativa!

Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.



2026(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

6.mailakoak Bilboko Berreginen Museoan!

 

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok bestelako jardunaldi aberasgarria bizi izan dugu Bilboko Berreginen Museora egin dugun txangoarekin. Txango honek artera modu praktiko eta dinamikoan hurbiltzeko aukera eman digu, bere erreprodukzioen bidez historiako obra garrantzitsuenetako batzuk aurkituz.

Bisitan zehar, eskultura enblematikoak gertutik ikusi ahal izan ditugu eta ondare kulturalaren balioa hobeto ulertu ahal izan dugu. Olinpia eta Antzinaroko Joko Olinpikoak nolakoak ziren ere ikasi dugu, baita eskulturekin izan zuten harremana ere, kirola iraganean kulturaren parte zela hobeto ulertuz.

Zalantzarik gabe, oso esperientzia positiboa izan da, ikaskuntza eta bizikidetza uztartzen dituena, eta artearekiko, kirolarekiko eta kulturarekiko interes handiagoa pizten laguntzen diguna.

Mens sana in corpore sano 


Los alumnos de 6潞 de Primaria hemos vivido una jornada diferente y enriquecedora con nuestra excursi贸n al Museo de Reproducciones de Bilbao. Esta excursi贸n nos ha permitido acercarnos al arte de una forma pr谩ctica y din谩mica, descubriendo algunas de las obras m谩s importantes de la historia a trav茅s de sus reproducciones.

Durante la visita, hemos podido observar de cerca esculturas emblem谩ticas y comprender mejor el valor del patrimonio cultural. Tambi茅n hemos aprendido sobre Olimp矛a y c贸mo eran los Juegos Ol铆mpicos en la Antig眉edad, as铆 como su relaci贸n con las esculturas, comprendiendo mejor c贸mo el deporte ya formaba parte de la cultura en 茅pocas pasadas. 

Sin duda, ha sido una experiencia muy positiva que combina aprendizaje y convivencia, y que nos ayuda a despertar un mayor inter茅s por el arte, el deporte y la cultura.

Mens sana in corpore sano


 Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2026(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

1.maila: animalien maketak

Bigarren hiruhilabate honetan 1. mailako ikasleak animalien bizilekuen maketak egiten ibili gara. Asko ikasi dugu animalia desberdinen inguruan eta elkarrekin lanean asko disfrutatu dugu!

Hemen dituzue egindako lan guztiaren inguruko bideoak. Espero dugu zuen gustukoak izatea!

En este segundo trimestre los alumno/as de 1潞 hemos estado haciendo maquetas de los habitats de diferentes animales. ¡Hemos aprendido mucho sobre ellos y hemos disfrutado mucho trabajando junto/as!

Aqu铆 ten茅is los v铆deos de todo el trabajo realizado. ¡Esperamos que os guste!



                                    Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

24. KORRIKA eskolan!

Kaixo!

Martxoaren 19an Atharratzen hasi zen Euskararen aldeko aldarrikapen honetan, Basurto eskolakoek gure eskua luzatu eta 24. Korrikarekin bat egin genuen. Martxoaren 19tik Martxoaren 29ra arte Korrikaz disfrutatzen ibili ginen eskolan hainbat jarduera eginez. Hemen dituzue ekintzen argazki eta bideoak.

Aipamen berezia eta esker onak Indautxu eskolari beste edizio batez gurekin ekimena ospatzeagatik.

EUSKARA GARA, Basurtoko Eskolan ere EUSKARA GARA!!

 

¡Hola!

En esta reivindicaci贸n a favor del Euskera que comenz贸 el 19 de marzo en Atharratze, desde Basurto Eskola hemos querido formar parte y nos hemos unido a la 24. Korrika.  Desde el 19 de marzo hasta el 29 de marzo hemos estado disfrutando de la Korrika en la escuela. Aqu铆 ten茅is fotos y v铆deos de las actividades.

Menci贸n especial y agradecimiento a la escuela Indautxu por celebrar con nosotros la iniciativa una edici贸n m谩s.

EUSKARA GARA, Basurto Eskolan ere EUSKARA GARA!!




2026(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

1.mailakoak Rialian, Portugaleten!

 

Otsailaren 12an 1. mailako ikasleak Portugaletera joan ginen. Han, txontxongiloen erakusketa bat ikusi genuen eta ondoren parkean bazkaltzen egon ginen. Egun zoragarria izan zen!!!
El 12 de febrero los alumnos de 1潞 fuimos a Portugalete. All铆 vimos una exposici贸n de marionetas y despu茅s estuvimos comiendo en el parque. Fue un d铆a maravilloso!!!



2026(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

LH3A-koak Arkeologi Museoan!

 Martxoaren 12an LH 3Ako ikasleek Bilboko Arkeologi museora irteera egin genuen, eta primeran pasatu genuen! Hemen dituzue ateratako argazkiak.

 El 12 de marzo los/as alumnos/as de LH3A fuimos al museo Arqueol贸gico de Bilbao y nos lo pasamos muy bien! Aqu铆 ten茅is las fotos.

 Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2026(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

LH3B-koak Arkeologi Museoan!

Asteartean, LH3Bko ikasleok Arkeologi Museora joan ginen eta bi ekintza desberdin egin genituen. Historiaurreko tresnak eta aurkitutako beste objektu batzuk aztertu genituen horko erakusketa batean. Gero, arkeologoetan bihurtu ginen eta indusketa arkeologiko bat egin genuen. 

Oso txango dibertigarria izan zen! Primeran pasatu genuen!

El martes la clase de LH3B fuimos al Museo Arqueol贸gico e hicimos dos actividades diferentes. En una de ellas, observamos y analizamos en una exposici贸n objetos y utensilios de la prehistoria. Y en la otra, nos convertimos en arque贸logos e hicimos una excavaci贸n arqueol贸gica. 

¡Fue una excursi贸n muy divertida! ¡Lo pasamos genial!


                    Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

6. mailakoak Bide Heziketa tailerrean!

Aste honetan seigarren mailako ikasleok Bide Hezkuntzako tailer batera irteera egin dugu. Bertan zirkulazio arauei buruzko gauza garrantzitsu asko ikasi ditugu, baita oinezko gisa edo bizikletaz nahiz beste ibilgailu batzuetan goazenean nola jokatu behar dugun ere.

Lehenik, trafiko-seinaleak, oinarrizko segurtasun-arauak eta istripuak saihesteko arauak errespetatzearen garrantzia errepasatu genituen. Adibidez, seinale batzuen esanahia ikasi genuen, zebrabide bat nola zeharkatu behar den eta zergatik den garrantzitsua kalean gabiltzanean adi egotea. Gainera, hainbat dinamika egin genituen, kalea partekatzen dugunean elkarri laguntzea eta errespetatzea zein garrantzitsua den ohartzeko.

Ondoren, zatirik dibertigarriena iritsi zen: ikasitakoa praktikan jartzea. Guretzat prestatutako zirkuitu batean, ikaskide batzuk gidari izan ziren, bizikletaz zirkuitua eginez; beste batzuek, berriz, oinezkoen rola hartu zuten, seinaleztatutako pasabideetatik zeharkatuz eta semaforoak zein seinaleak errespetatuz.

Oso irteera hezigarri eta dibertigarria izan da, eta bertan ikasi dugu bide-segurtasuna guztion ardura dela. Orain prestatuago gaude segurtasunez mugitzeko!

Esta semana el alumnado de sexto hemos realizado una excursi贸n a un taller de Educaci贸n Vial. All铆 hemos aprendido muchas cosas importantes sobre las normas de circulaci贸n y c贸mo debemos comportarnos tanto cuando somos peatones como cuando vamos en bicicleta u otros veh铆culos.

Primero repasamos se帽ales de tr谩fico, normas b谩sicas de seguridad y la importancia de respetar las reglas para evitar accidentes. Aprendimos, por ejemplo, qu茅 significan algunas se帽ales, c贸mo debemos cruzar correctamente un paso de peatones y por qu茅 es importante estar siempre atentos cuando circulamos por la calle. Adem谩s, realizamos varias din谩micas que nos ayudaron a darnos cuenta de lo importante que es ayudarnos y respetarnos cuando compartimos los espacios de la calle.

Despu茅s lleg贸 la parte m谩s divertida: poner en pr谩ctica lo que hab铆amos aprendido. En un circuito preparado para nosotros, algunos compa帽eros hicieron de conductores, utilizando bicicletas para recorrerlo, mientras que otros asumieron el rol de peatones, cruzando por los pasos se帽alizados y respetando los sem谩foros y las se帽ales.

Ha sido una excursi贸n muy educativa y divertida en la que hemos aprendido que la seguridad vial es responsabilidad de todos. ¡Ahora estamos m谩s preparados para circular con seguridad!

              Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

5.mailakoak Mercabilbaon!

 5. mailako ikasleok esperientzia bikaina bizi izan dugu Mercabilbao-ra egindako irteeran. Ikaskuntzaz, dibertsioz eta jarduera praktikoz betetako eguna izan da, gure inguruko handizkako merkatu garrantzitsuenetako baten funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera eman diguna.

Iritsi bezain pronto, tailer osasungarri eta sortzaile batekin hasi ginen: gure fruta-brotxetak prestatu genituen! 馃崜馃崓馃崌 Elikadura orekatuaren garrantziaz ikasi genuen, eta koloreak eta zaporeak nola uztartu ikasi genuen erakargarriagoak izan zitezen. Oso jarduera dibertigarria izan zen; talde-lana egiteaz gain, ohitura osasungarriak ere landu genituen.

Ondoren, merkatuaren sektore desberdinak bisitatzeari ekin genion. Bisitako unerik ikusgarrienetako bat ganbera hotzetan sartzea izan zen. Elikagaiak tenperatura kontrolatuan nola kontserbatzen diren ikusi genuen, freskotasuna eta kalitatea bermatzeko. Ikaragarrizko hotza egiten zuen! Gainera, denok batera balantza erraldoi batean pisatu ginen.

Amaitzeko, esperientzia murgiltzaile oso berezia bizi izan genuen: arraina mozteko tailer batean parte hartu genuen. Benetako arrandegi-langileak bagina bezala jantzita, oinarrizko teknikak eta elikagaiak behar bezala manipulatzearen garrantzia ikasi genituen. Jarduera desberdina eta oso aberasgarria izan zen, profesional horien larruan egun batez jartzeko aukera eman ziguna.

Azken batean, Mercabilbao-ra egindako irteera esperientzia hezigarri, praktiko eta oso dibertigarria izan da. Elikadurari, merkataritzari eta elikagaien kontserbazioari buruz modu dinamiko eta parte-hartzailean ikasi dugu. Zalantzarik gabe, gogoratzeko moduko eguna!

 

El alumnado de 5潞 de Primaria, hemos vivido una experiencia incre铆ble con nuestra excursi贸n a Mercabilbao. Ha sido una jornada llena de aprendizaje, diversi贸n y actividades pr谩cticas que nos han permitido conocer de cerca c贸mo funciona uno de los mercados mayoristas m谩s importantes de nuestro entorno.

Nada m谩s llegar, comenzamos con un taller muy saludable y creativo: ¡preparamos nuestras propias brochetas de fruta! 馃崜馃崓馃崌 Aprendimos la importancia de una alimentaci贸n equilibrada y descubrimos c贸mo combinar colores y sabores para hacerlas m谩s apetitosas. Fue una actividad muy divertida en la que, adem谩s de trabajar en equipo, practicamos h谩bitos saludables.

Despu茅s, nos pusimos manos a la obra con la visita por los diferentes sectores del mercado. Uno de los momentos m谩s impresionantes de la visita fue entrar en las c谩maras frigor铆ficas. Pudimos comprobar c贸mo se conservan los alimentos a temperaturas controladas para garantizar su frescura y calidad. ¡Hac铆a much铆simo fr铆o! Adem谩s, nos pudimos pesar todos juntos en una b谩scula gigante.

Para terminar, vivimos una experiencia inmersiva de lo m谩s especial: participamos en un taller de corte de pescado. Equipados como verdaderos pescateros, aprendimos t茅cnicas b谩sicas y la importancia de manipular correctamente los alimentos. Fue una actividad diferente y muy enriquecedora que nos permiti贸 ponernos en la piel de estos profesionales por un d铆a.

En definitiva, nuestra excursi贸n a Mercabilbao ha sido una experiencia educativa, pr谩ctica y muy divertida. Hemos aprendido sobre alimentaci贸n, comercio y conservaci贸n de alimentos de una forma din谩mica y participativa. ¡Sin duda, un d铆a para recordar!


                                        Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

5.mailakoak Bilboko Arte Ederren Museoan!

Astelehenean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu genuen Georg Baselitzen erakusketan murgiltzeko eta haren lanak hobeto ezagutzeko. Bisitan zehar hainbat obra ikusi genituen, jarduera desberdinak egin gebituen eta, bikoteka, gure artelan propioa sortuz artistak izateko aukera izan genuen. Bilboko Arte Ederren Museorako sarrera doakoa da publikoarentzat egiten ari diren handitze-lanengatik, beraz, aukera ona da museoa familian bisitatzeko.

El pasado lunes, el alumnado de 5.潞 de Primaria visit贸 el Museo de Bellas Artes de Bilbao para sumergirse en la exposici贸n de Georg Baselitz y conocer m谩s sobre su obra. Durante la visita observamos diferentes cuadros, realizado varias actividades y tenido la oportunidad de convertirnos en artistas creando nuestra propia obra de arte por parejas. La entrada al Museo de Bellas Artes de Bilbao es actualmente gratuita al p煤blico debido a las obras de ampliaci贸n que se est谩n realizando, por lo que es una oportunidad para visitar el museo en familia.

   Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

6. mailakoak Bizkaiko Foru Jauregian!

 

Bizkaiko Foru Jauregia

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek oso esperientzia berezia bizitzeko aukera izan dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregira egindako bisitarekin. Bisitan, ikasleek historiaz betetako eraikin bat gertutik ezagutu ahal izan dute eta gure lurraldeko erakunde garrantzitsuenetako batek nola funtzionatzen duen ikusi ahal izan dute. Jarduera hezitzailea eta oso interesgarria izan da, eta bertan ikasi, galdetu eta gozatu dute.

Palacio Foral del Bizkaia

El alumnado de 6潞 de Primaria ha tenido la oportunidad de vivir una experiencia muy especial con su visita al Palacio Foral de la Diputaci贸n de Bizkaia. Durante la visita, el alumnado ha podido conocer de cerca un edificio lleno de historia y descubrir c贸mo funciona una de las instituciones m谩s importantes de nuestro territorio. Ha sido una actividad educativa y muy interesante, en la que han aprendido, preguntado y disfrutado.


Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko otsailaren 5(a), osteguna

AGATE DEUNA 2026

 

Atzo, otsailaren 4an, eskolan Agate Deuna ospatu genuen. Gure jantzi onenekin eta makila eskuan, kalejira polit bat egin genuen ‘’Oles oles’’ eta ‘’Agate Deuna’’ abestiak kantatuz. Gure lehenengo geralekua Zankoeta kalea izan zen, gero Garellano parkera hurbildu ginen eta azkenik, eskolako patioan, kalejirari amaiera bero bat eman genion familiekin batera. Primeran pasatu genuen!
 
Ayer, 4 de febrero, celebramos el d铆a de Santa 脕gueda. Con nuestras mejores galas y palo en mano, hicimos un pasacalles mientras cant谩bamos las canciones de ‘’Oles oles’’ y ‘’Agate Deuna’’. Nuestra primera parada fue en la calle Zankoeta, despu茅s nos acercamos al parque de Garellano y por 煤ltimo, le dimos un final caluroso al pasacalles junto a las familias, que nos acompa帽aron en toda la traves铆a. ¡Lo pasamos genial! 


                       Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko otsailaren 3(a), asteartea

KINDER ERRONKA 4.MAILAN

2.hiruhilekoaren hasieran, gaztelanian eta euskaran, blogaren inguruko ikas-egoera aurrera eraman dugu. Hori horrela, hainbat gauza ikasi ditugu blogen inguruan, hala nola, hauetan idazteko modua, informazioa bilatzeko baliabideak eta blog batean idazteko jarraitu beharreko arauak. Hori guztia ikasi eta gero, 4.mailako ikasleak hurrengo sarrera sortu dugu, espero dugu zuen gustokoa izatea, eskerrik asko gure eskolako bloga irakurtzeagatik!


Al comienzo del segundo trimestre, en las asignaturas de Lengua Castellana y Euskera, hemos llevado a cabo una situaci贸n de aprendizaje relacionada con el blog. De este modo, hemos aprendido diversas cosas sobre los blogs, como la manera de escribir en ellos, los recursos para buscar informaci贸n y las normas que se deben seguir al escribir en un blog. Despu茅s de aprender todo esto, el alumnado de 4.潞 curso hemos creado la siguiente entrada. ¡Esperamos que os guste! Muchas gracias por leer el blog de nuestra escuela.

 

EUSKARAZ: 
Abenduaren 1ean hasi ginen gure KINDER ERRONKA, eta abenduan zehar egunero erronka bat egin genuen, guztira 20. Egunero, gelako arduradunak irakurtzen zuen erronka eta beste guztiok parte hartzen genuen. Erronka guztietan talde lana egin genuen eta oso dibertigarria izan zen. Batzuk, zailak, eta besteak, errazak izan ziren, baina gure gustokoena “Bottle flip” izan zen.  Amaiatzeko sari bat izan genuen, txokolatezko arrautza!

GAZTELANIAZ: 
El 1 de diciembre empezamos con nuestro RETO KINDER, y durante todo el mes de diciembre hicimos un reto cada d铆a, 20 en total. Cada d铆a, el responsable de clase le铆a el reto y los y las dem谩s particip谩bamos. En todos los retos trabajamos en equipo y fue muy divertido. Algunos retos fueron f谩ciles y otros dif铆ciles, pero nuestro favorito fue “Bottle flip”. Al final tuvimos una recompensa, ¡un huevo de chocolate!

                                     Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

5.mailakoak Bilbao Hiria Irratian!

Kaixo, kaixo! Ostiral goizean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Bilbo Hiria Irratia bisitatzera joan ginen. Han, irrati-estudio batean sartu ginen. Mikrofonoak, soinu-mahaiak eta programak nola grabatzen diren ikusi genuen. Gainera, saioan zuzenean emitituko den audio mezu bat grabatu genuen. Ikaskide batzuk mikrofonoen aurrean eseri ahal izan ziren benetako esatari gisa sentitzeko.

Ondoren, hamaiketakoa parke batean bazkaldu eta bertan ostiralean egin zuen eguraldi onaz gozatu genuen. Oso esperientzia dibertigarria izan zen.

 

Hola, hola! La ma帽ana del viernes el alumnado de 5潞 de Primaria fuimos a visitar la Radio Bilbo Hiria. All铆, entramos en un estudio de radio. Vimos micr贸fonos, mesas de sonido y aprendimos c贸mo se graban los programas. Adem谩s, grabamos un mensaje de audio que se emitir谩 en el programa en directo. Algunos compa帽eros y compa帽eras pudieron sentarse frente a los micr贸fonos para sentirse como aut茅nticos locutores y locutoras. 

Despu茅s, comimos el hamaiketako en un parque, donde disfrutamos del buen tiempo que hizo el viernes. Fue una experiencia muy divertida.

                                     Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.