2022(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

"LA PERRERA-MAKER GUNE"

 Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek "La perrera - Maker gune" proiektuan parte hartu dute, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Ingeniaritza fakultateekin batera.


Guztien artean artelan bat diseinatu dute, hormetan eta zutabeetan irudikatuta geratu den ikono bat: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika islatu nahi dituen kolore eta lerro multzoa.

Abenduaren 16an, ostirala, inauguraziora gonbidatu gintuzten eta jarduera desberdineetan parte hartzeko aukera izan genuen.

 

El alumnado de 6º de primaria ha colaborado en el proyecto "La perrera - Maker gune" junto con las facultades de Educación e Ingeniería de la Universidad del País Vasco.

Entre todos han diseñado una obra de arte, un icono que ha quedado representado en las paredes y en las columnas: un conjunto de colores y líneas que pretende reflejar ciencia, tecnología, ingeniería, arte y matemáticas.

El viernes 16 de diciembre nos invitaron a la inauguración y pudimos participar de las diferentes actividades.

2022(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

GORBEIA PARKETXEA

Kaixo guztioi!

Abenduaren 13an 4. mailako ikasleok Gorbeia Parketxean egon ginen. Gorbeiako Parketxea Areatza herrian kokatuta dago. 
Hasieran, Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio zentroa bisitatu genuen, han aurki dezakegun erakusketa ikusi genuen eta ekintza ezberdinak egin genituen. 
Ondoren, Saldropoko ibilbidea egin genuen eta ibilbidean zehar jarduera ezberdinei esker Euskal Herriko kulturako pertsonaia mitologikoak ezagutu genituen.
Ibilbidea amaitu eta gero bazkaldu genuen frontoi handi batean eta bazkal ostean eskolara bueltatu ginen.
Egun zoragarria izan da!

Klik egin argazkiak ikusteko




2022(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

EITBmaratoia 2022

Aurten ere, gure ikastetxeak EITBmaratoian parte hartu du.

Jarraian EITBko orrialdeko esteka duzue, baita bideoa gure kanalean ikusteko aukera ere.

Lan bikaina!!






2022(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

BASURTO IKASTETXEKO 2. TELEBISTA SAIOA

Kaixo lagunak,
Oraingo honetan eskolako 6. B ko ikasleek interes handiarekin sortutako telebista saioa daukazue.
Telebista saioan 6.A gelakoen asmakizunaren irabazlea esaten da, beraz, ADI!
Eta badakizue zer? Beste asmakizun bat daukazue, adi eta animatu parte hartzera!

Ondo ibili!



2022(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU GAUR ESKOLAN!

Gaur Euskaraldiari amaiera eman diogu Euskararen Egunarekin.
Giro ederrean, itzel gozatu dugu gure kideen eta Basurren konpainiaz.
Hemen daukazue gaur burututako ekintza desberdinen laburpentxoa.


2022(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

Azaroak 25 eskolan

 Kaixo guztioi!!!

Azaroak 25, “emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” ospatzen da. Horretarako, astean zehar egunari buruzko ekintza desberdinak burutu ditugu, adibidez: betaurreko moreak egitea eta, “nire gorputza da” abestia dantzatzea zeinu hizkuntza erabiliz.

Azaroak 25 eguna ospatzeko, gaur, Basurtoko Ikastetxean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak patiora jaitsi gara betaurreko moreekin. Bertan, BASURekin batera, “NIRE GORPUTZA DA”, abestia dantzatu dugu.


“JANTZI DITZAGUN BETAURREKO MOREAK



2022(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

EUSKARALDIA ESKOLAN DA!

 

Hitzez ekiteko garaia heldu da Basurto Eskolara ere!

Ostiralean gure Basur maskota gelaz gela etorri zen Euskaraldiari hasiera ematera eta ikasle guztioi opariak ekarri zizkigun!! Euskaraldiko txapak ekarri zizkigun noski, baina baita beste zenbait gauzatxo ere. Gela bakoitzean Euskarometro bat utzi zigun ikasturtean zehar zenbat euskara hitz egiten dugun neurtzen joateko. Eta hoberena! Basurrek bere Basurkumetxoak utzi dizkigu gela guztietan, haiek zaindu ahal izateko eta baita haiei euskara irakatsi ahal izateko.

¡Ha llegado el momento de actuar con palabras también en la Escuela Basurto!

El viernes nuestra mascota Basur paso por todas las aulas para dar comienzo al Euskaraldia y nos trajo regalos a tod@s l@s alumn@s!! Nos trajo chapas de Euskaraldia por supuesto, pero también otras cositas. Basur dejó un Euskarometro en cada aula para ir midiendo cuánto euskera hablamos a lo largo del curso. ¡Y lo mejor! Basur nos ha dejado sus Basurkumetxos (jabatos) en todas las aulas para que podamos cuidarlos y también enseñarles euskera.

 

GORA EUSKARALDIA!




2022(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

BASURTO IKASTETXEKO TELEBISTA SAIOA


Kaixo lagunak,

Dagoeneko Basurto Ikastetxeko telebista inklusiboa martxan dago.

Oraingo honetan 6. A- ko ikasleek gogotsu prestatutakoa ikusteko aukera daukazue.

Gozatu eta animatu parte hartzera!


 

2022(e)ko urriaren 3(a), astelehena

Gorren eguna

 Urtero legez, aurten ere, Gorren Eguna ospatu genuen.

Hemen doa ospatzeko burutu genuen abestia. Eskerrik asko guztiei parte hartzearren.

Aupa mundu osoko gorrak! Zorionak!







2022(e)ko irailaren 2(a), ostirala

Beka ez unibersitarioak 2022-23. Becas no universitarias 2022-23.

 Aste honetan zehar, bekaren berriztatze orria etxera helduko zaizue. Datuak zuzenak badira, orrian bertan idatziz adierazi eta aldaketaren baten bat egin behar baduzue, ON-LINE edo ikastetxean bertan egin dezakezue. 

Beka eskatzaile berria baldin bazarete zuzenean ON-LINE egin edo ikastetxera hurbildu.

A lo largo de esta semana, os llegará a casa la hoja de renovación de la beca. Si los datos son correctos, señaladlo en la hoja y si necesitaseis hacer algún cambio podréis hacerlo ON-LINE o acercándoos a la escuela.


En caso de ser nuevos solicitantes de beca, se puede realizar ON-LINE o en la escuela.


Ikastetxean bekak egiteko ORDUTEGIA / HORARIO para formalizar la beca en el centro:

Irailaren 30era arte:  9:15etik 13:00era.

Irailak 26, 27, 29 eta 30:  9:15etik 13:00era eta 15:15etik- 16:15era.

Del 1 al 30 de septiembre: de 9:15 a 13:00.

26, 27, 29 y 30 de septiembre: de 9:15 a 13:00 y de 15:15 a 16:15.


GOGORATZEN DIZUEGU, GURE LANA ERA EGOKI BATEAN BURUTU AHAL IZATEKO, ORDUA/TXANDA ATEZAINTZAN HARTU BEHAR DELA. 

OS RECORDAMOS QUE PARA PODER REALIZAR NUESTRO TRABAJO DE MANERA CORRECTA, HAY QUE COGER HORA/TURNO EN CONSERJERÍA.


Informazio gehiago
Más información


2022(e)ko ekainaren 23(a), osteguna

Gorputz Hezkuntza 3. mailan

Kaixo politak!
Hemen dauzkazue kurtsoan zehar landutako ekintza batzuen bideo eta argazkiak.
Ondo pasa udako oporretan hondartzan, mendian, jolasten, dantzan, kirola egiten...

Eta gogoratu...EZINA, EKINEZ EGINA!!

Aqui tenéis los videos y fotos de algunas de las actividades que hemos realizado a lo largo del curso.
Disfrutad de las vacaciones de verano en la playa, en el monte, jugando, bailando, haceindo deporte...

Y recordad...LO IMPOSIBLE SE CONSIGUE CON ESFUERZO!!



2022(e)ko ekainaren 22(a), asteazkena

Azken jaia eta agurra 2021-22

Eta gure ikasturte honetako azkeneko eguna heldu zen, eta ospatu genuen, nola ez!!

Jarraian atzo egindako tailerrak, diskofesta, izozkiak...eta nola ez! 6. mailako ikasleen agurraren argazkiak eta bideoak ikusi ahalko dituzue. 

Ondo pasa uda eta irailera arte!!!

Y llegó el último día del curso y como no, lo celebramos por todo lo alto!!

A continuación podréis ver las fotos y videos  de los talleres, la diskofesta, los helados...y como no! también podréis ver las fotos y videos del "agurra" del alumnado de 6. maila.

Pasad un buen verano y hasta septiembre!!




2022(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

Munduko jolasak, abestiak eta dantzak

Azken urte hauetan egin dugun bezala, aurten ere, G. Hezkuntza eta musika ikasgaien artean "MUNDUKO JOLASAK, ABESTIAK ETA DANTZAK" proiektua aurrea eraman dugu. Aurten, aukeratutako kontinentea, ASIA izan da, eta bertoko kultura, jolasak, dantzak, abestiak, hizkuntzak, bitxikeriak...ezagutu eta landu ditugu.

Atzo, landutakoa guztion aurrean erakutsi genuen eta primeran irten zen. Zorionak egindako lanagatik!!!

Como venimos haciendo estos últimos años, este año también hemos realizado el proyecto "MUNDUKO JOLASAK, ABESTIAK ETA DANTZAK", el cuál llevamos a cabo en las asignaturas de Ed.Física y música.

Este año ha tocado ASIA y hemos trabajado y aprendido su cultura, juegos, canciones, bailes, curiosidades...

Ayer pusimos en práctica todo lo aprendido y lo pasamos de maravilla! Zorionak egindako lanagatik!!







2022(e)ko ekainaren 17(a), ostirala

Patio jolasak 21-22

 Astearte eta ostiralero patio jolasak egin ahal izan ditugu 6. mailako ikasleen laguntzari esker.

Hona hemen bideotxo bat nola antolatu izan garen eta zein ondo pasatu dugun ikusteko.

 

Cada martes y viernes hemos podido disfrutar de los juegos de patio gracias a la ayuda recibida por el alumnado de 6º de primaria.

Compartimos un pequeño video para que veáis cómo nos hemos organizado y lo bien que lo hemos pasado.






 

2022(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

ALBA Misioa

 ALBA Sinkrotroiak, Mediterraneoko zientzia-azpiegitura garratzitsuenetakoak, Estatu osoko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako abenturan murgildu da aurten 3. zikloko ikaslegoa. 

“Ikustezina ikusten” izenburua duen erronka zientifikoan parte hartuz, lau fase gainditu behar izan dituzte materia, indarra, energia eta argiarekin erlazionatutako esperimentuak gauzatuz.


Este curso el alumnado de 5º y 6º se ha embarcado en la aventura que el Sincrotron Alba, una de las infraestructuras científicas más importantes del Mediterráneo, ofrece a estudiantes de primaria de todo el Estado.

Participando en el reto científico “Haz visible lo invisible”, nuestro alumnado ha tenido que superar cuatro fases mediante la realización de experimentos relacionados con la materia, la fuerza, la energía y la luz.




2022(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

3. Zikloko azken txangoa: SOPUERTA

Basurto Eskolako 5. eta 6. mailakoak azken txangoa egin genuen. Sopuerta abenturara joan ginen. Bertan zuhaitzetara igo eta tirolinetan aritu ginen. Asko gozatu genuen. Bazkaldu ondoren futbolera eta joku ezberdinetara jolastu genuen.

Egun ederra pasatu genuen! Eskerrik asko guztioi!!


2022(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

2. zikloa "Arkeologi museoa"n

Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleek Arkeologi Museoa bisitatu zuten joan den astean. Historiaurrearen erakusketa ikusi ondoren, arkeologia tailerrean birsortutako aztarnategi bateko indusketan parte hartu zuten, landutako garaiko aztarnak bilatuz.

Asko ikasteaz gain, primeran pasatu zuten!

La semana pasada el alumnado de 2º ciclo de primaria visitó el Museo Arqueológico. Tras contemplar la exposición de la prehistoria, participaron en la excavación de un yacimiento recreado en el taller de arqueología, buscando restos de la época trabajada.

Además de aprender mucho, ¡se lo pasaron en grande!




2022(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Basurto eskolatik Saldropora

Ikasturte amaierako txangoa maiatzaren 30ean 1. ziklokoek egin genuen. Autobusa hartu eta Saldropora joan ginen. Saldropo hezegune bat Gorbeiako parke naturalean dagoena da. Ibilbide polita egin genuen basoan zehar, animaliak topatu genituen eta egun zoragarria pasa genuen!

El día 30 de mayo los alumnos y alumnas de primer ciclo hicimos nuestra excursión. Cogimos el autobús y fuimos a Saldropo. Saldropo es un humedal situado en el parque natural del Gorbea. Hicimos un bonito recorrido entre el bosque, encontramos animales y ¡pasamos un excelente día!

2022(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

Irratietara bisitak

Lehen Hezkuntzako 2., 5. eta 6. mailako ikasleek hiriko hainbat irrati bisitatu dituzte nola funtzionatzen duten ezagutzeko eta gure eskola-irratiarekin alderatzeko.


El alumnado de 2º, 5º y 6º de primaria ha visitado diferentes radios de la ciudad para conocer cómo funciona una emisora y compararla con nuestra radio escolar.




2022(e)ko ekainaren 3(a), ostirala

Euskal eskola publikoaren jaia eskolan

Ostiral arratsalde honetan, eskolako patio osoa guretzako geneukala jakinda, 1. eta 2. zikloko ikasleok gure "Euskal Eskola Publikoa"ren jaialdia ospatu dugu.

Jolasak, ginkanak, tailerrak, musika... primerako arratsaldea pasatu dugu!

Gogoratu igande honetan Bastidan, Euskal Eskola Publikoaren 29. jaialdia ospatuko dela. Animatu eta hurbildu zaitezte!!

Informazio gehiago HEMEN

Hoy por la tarde, aprovechando que teníamos todo el patio para nosotr@s, el  alumnado de 1. y 2. ciclo hemos celebrado nuestra particular "Fiesta de la Escuela Pública Vasca".

Juegos, gynkana, talleres, música...hemos pasado una tarde increible!

Os recordamos que este domingo se celebrará en La Bastida, la edición nº29 de la Fiesta de la Escuela Pública Vasca. Animaros y acercaros a disfrutar de la fiesta!!

Mas información AQUI


GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA!!!



Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

 Ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta “Natura zaintzen” proiektuarekin gaudela aprobetxatuz, 5 urteko geletan horma-irudi bat jarri dugu. Oso egun garrantzitsua da gogoan izateko natura-babesa ez dugulako utzi behar alde batera. Lurra da gure planeta bakarra eta zaindu behar dugu. Zelan? egin aukerak ekologikoak, murriztu eta berrerabili, erabilera bakarreko plastikorik ez, bildu zaborra, erosi tokikoa,…

El 5 de junio se celebra el día Internacional del Medio Ambiente y aprovechando que estamos con el proyecto de “Natura zaintzen”, hemos colocado un mural en las aulas de 5 años. Es un día muy importante para recordar, ya que, no debemos dejar de lado la protección de la naturaleza. La tierra es nuestro único planeta y tenemos que cuidarlo. ¿Cómo? Elegir ecológico, reducir y reutilizar, no utilizar plásticos de un solo uso, seleccionar la basura, comprar productos locales,



2022(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

1. zikloa Arkeologi museoan

 1. zikloko ikasleak maiatzean Arkeologi Museoan egon ginen. Han Bizkaiko aintzinako aztarnak ikusi ahal izan genituen. Gero paleontologoen lanak ere egin genituen. Gauza piloa ikasi genuen eta oso ondo pasatu genuen.

En mayo los alumnos y alumnas de primer ciclo estuvimos en el Museo Arqueológico. Allí pudimos ver restos de hace millones de años ubicados en Bizkaia. Después trabajamos como arqueólogos. Aprendimos mucho y nos lo pasamos superbién!



2022(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

Artxandara txangoa

Astelehenean,  3. eta 4. mailako ikasleek ikasturte amaierako txangoa egin zuten. Artxanda bisitatu zuten eta bidean hainbat argazki atera zituzten. Ikusi zein ondo pasatu zuten!

El lunes el alumnado de 3º y 4º de primaria realizó la salida de fin de curso. Visitaron el parque de Artxanda y durante el viaje se hicieron muchas fotos. ¡Mirad lo bien que se lo pasaron!




2022(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

"Munduko kontinenteak" 5 urteko geletan

 5 urteko geletan eta eskolan kultur desberdinetako haur ugari ditugu, altxor hau aprobetxatuz, 2. hiruhilekoan, hauek ezagutzera bideratu gara munduaren zehar. Inguruko kulturek eta haien arteko elkarbizitzak aberasten gaituzte!! .Hau gure indarra!!!

En las aulas de 5 años y en la escuela en general, convivimos muchas culturas diferentes. Queriendo aprovechar este tesoro, en el segundo trimestre hemos viajado a través del mundo para conocerlas mejor.

Las culturas de nuestro entorno y la convivencia entre ellas nos enriquece. 

¡¡¡Esta es nuestra fortaleza!!!





2022(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

2. Zikloa "Symphony": Bidai birtuala musikaren bihotzera

Gaur La Caixa fundazioak antolatutako "Symphony: Bidai birtuala musikaren bihotzera" ikustera joan gara. Ezin hobeto pasatu dugu, bidai birtual honetan.

Ez dut askorik kontatuko, ikusi behar da eta. Oso gomendagarria.

Benetan, aprobetxatu eta txanda hartu. Ekainaren 15era arte  Bilboko Arenalean, dohan!





Informazio guztia eta material gehigarria:

    LA CAIXA FUNDAZIOA

2022(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

2 urteko gelako egunerokotasunari begirada bat

2 urteko gelako egunerokotasunari begirada bat.

Umeek elementu ezberdinekin esperimentatzen, giro seguru eta lasaia.

Una mirada rápida a la cotidianidad del aula de 2 años.

L@s niñ@s experimentando con diferentes elementos y materiales en un ambiente seguro y relajado.





2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Lanen erakusketa

Kaixo guztioi! Gure ikaslegoa lan handia egiten ari da ikasturte osoan zehar eta horren adibide txiki bat Basurto auzoko udaltegian daukazue ikusgai.
QR kodeak eskaneatuz ikasleen aurkezpen ederrak aurkituko dituzue.

Hurbildu, sartu eta gozatu!
 
¡Hola a tod@s! Durante todo este curso nuestro alumnado lleva realizando un gran trabajo. Una pequeña muestra de ello la tenéis expuesta en el Centro Municipal del barrio.
Escaneando los códigos QR encontraréis preciosas presentaciones.

Acercaos, entrad y disfrutad.



2022(e)ko maiatzaren 11(a), asteazkena

KOHETE JAURTITZAILEAK

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak ingenieri lanetan aritu gara Zientzia arloan. Zenbait ikerketa jarduera garatu ditugu baita ondorioak atera ere bai. Hona hemen burututako lanaren aurkezpena.
 
Alumnado de 3º de Primaria hemos trabajado como ingenieros en el área de Ciencia. Tras desarrollar varias actividades de investigación hemos llegado a conclusiones muy interesantes. He aquí la presentación del trabajo realizado.




2022(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna

Elkarbizitza astea

Aste Santuko oporretatik bueltan "Elkarbizitza astea" ospatu dugu. 
Astean zehar hainbat ekintza burutu ditugu, baita ostiralean jolasak ere.
Jarraian asteko irudiak eta bideoak dituzue.



2022(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

Animaliak ezagutzen, 1. maila

Kaixo! 

Lehenengo mailako ikasleak gara. Proiektu baten bitartez animalia ezberdinak ezagutu ditugu, bideo honetan ikusi ahal duzue ikasi ditugun animalien ezaugarria ezberdinak, zein hauek irudikatzeko sortu ditugun maketak eta posterrak. 

Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Kaixo! 

Somos el alumnado de primero. A través de un proyecto hemos conocido diferentes animales, en este vídeo podéis ver las diferentes características que hemos aprendido y también las maquetas y carteles que hemos creado para representarlo. 

Esperamos que os guste. 






2022(e)ko apirilaren 28(a), osteguna

Libururaren eguna 2022

Urtero bezala, Liburuaren Eguna ospatu dugu eskolan. Hainbat ekimen burutu ditugu familiekin batera. Eskerrik asko guztioi zuen parte hartzeagatik.


Como cada año por estas fechas en la escuela hemos celebrado el Día del Libro. Hemos realizado diversas actividades con la colaboración de las familias. Gracias a tod@s por vuestra participación.










2022(e)ko apirilaren 23(a), larunbata

COVID Osasun eta Hezkuntza Sailak hartutako neurri berriak

Apirilaren 25etik aurrerako neurri berriak.

Nuevas medidas a partir del 25 de abril.

Irudian klikatu/ clicad en la imágen

Informazio gehiago

Para mas información

          Eusko Jaurlaritza/ Gobierno vasco

2022(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

22. KORRIKA eskolan!

Gaur gure "KORRIKA TXIKIA" ospatu dugu eskolan: bertsoak, abestiak, dantzak eta KORRIKA!

Primeran pasatu dugu gure BASURrekin batera! Aupa zuek!!

Eta gogoratu HITZEKIN dio aurtengo Korrikako leloak, HITZetatik EKINtzetara pasatzeko garaia da. Eskolan, kalean, dendetan, lagunetik, lehenengo hitza beti EUSKARAZ.



OPORRETAN ERE EUSKARAZ

Iritsi dira Aste Santuko oporrak. Aisialdirako euskarazko zenbait baliabide aurkituko dituzue ondorengo estekan, adinaren arabera antolatuta.

Zuen gustokoak izango direlakoan, oporraldi zoriontsua izan!

 

Ya están aquí las vacaciones de Semana Santa. En el siguiente enlace encontraréis diversos recursos en euskera organizados por edades para disfrutar en el tiempo libre.

Esperamos que sean de vuestro agrado. ¡Felices vacaciones!

 




2022(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

Martxoak 8

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintza bereziak burutu ditugu ikastetxean.

Para celebrar el Día Internacional de las Mujeres hemos realizado diferentes actividades.

Gora emakumeak!






2022(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

Urkiolara txangoa

 4. mailako ikasleak Urkiolako Parke Naturala ezagutzera joan dira. Inguruneaz asko ikastearekin eta gozatzearekin batera, primeran pasatu dute.

El alumnado de 4º ha visitado el Parque Natural de Urkiola. Lo han pasado en grande aprendiendo y disfrutando del entorno.




2022(e)ko otsailaren 25(a), ostirala

2022(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

ZIENTZIALARI TXIKIAK

 

3 urteko neska - mutilak, "Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna"rekin bat eginez, otsailaren 11an eskolako laborategira hurbildu giñen eta zenbait esperimentu burutu genituen bertan.

Ikusi zein ondo pasatu genuen!

 

PEQUEÑ@S CINTÍFIC@S

Coincidiendo con el día Internacional de la Mujer y la Niña en la Ciencia, el 11 de febrero las niñas y los niños de 3 años acudimos al laboratorio para realizar diferentes experimentos.

¡Mirad que bien lo pasamos!




2022(e)ko otsailaren 18(a), ostirala

BASURTO NAHIERAN

 Kaixo guztioi! Gure ikasleek burututako lanak biltzeko eta zabaltzeko sortu dugun gune berria aurkezten dizuegu: “BASURTO nahieran”.

Blogaren eskuinaldean izango duzue ikusgai.

Sartu eta ezagutu! 


¡Hola a tod@s! Os presentamos un nuevo espacio que hemos creado para recopilar y difundir los trabajos realizados por nuestro alumnado: “BASURTO a la carta”. 

Podréis verlo a la derecha de este blog.

¡Entrar y conocerlo!


2022(e)ko otsailaren 14(a), astelehena

LAINOETATIK HARATAGO

 3. mailako ikasleek Unibertsoa landu dute eta jarduera ugari burutu dituzte.

Hemen duzue beraien lanen aurkezpena.


El alumnado de 3º ha viajado al Universo y ha realizado diversas actividades.

Aquí tenéis la presentación de sus trabajos. 




ESKERRIK ASKO, IGE (Ikasleen Guraso Elkartea)

Iaz bezala, aurten ere IGEk jolas ordurako jostailuak erosi eta berriztu dizkigu. 

Hori dela eta, bideotxo honen bitartez, eskainitako laguntza eskertu nahi diogu.

Eskerrik asko, Basurtoko gurasoak!  


Como ya hizo el curso pasado, el AMPA se ha encargado de comprar y renovar los juguetes para la hora de recreo. Mediante este video, queremos agradecer su colaboración.

¡Muchas gracias, familias de Basurto!





2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala

5 URTE GUGGENHEIM -EN

Urtarrilaren 25ean, eskolako 5 urteko ikasleek Guggenheimerako txangoa egin zuten. Jarduera honekin, "Artistak gara" lehen hiruhilekoan landutako proiektua amitutzat eman zuten. 

Oso egun polita izan zen eta haurrek gozatu egin zuten beren ezagutzak praktikan jarriz testuinguruan.

Benetan artistak dira!


El pasado 25 de enero el alumnado de 5 años de la escuela hizo una excursión al Guggenheim. Con esta actividad, dieron por terminado  el proyecto en el que habían estado trabajado durante el primer trimestre "Artistak gara".

Fue un día muy bonito y los niños/as disfrutaron y pusieron en práctica sus conocimientos en contexto. 

¡Son unos artistas!



2022(e)ko otsailaren 8(a), asteartea

6. Mailako barnetegia

 6.mailakoak iritsi gara Lekarotzera!!

Aste osoko Barnetegia dugu aurretik. Ostiralera arte  ingelesa lantzen, jolasten eta elkarbizitzan arituko gara ingurune paregabean.

Oso pozik gaude esperientzia hau bizi ahal dugulako. Eskerrik asko eta agur bat denoi!!


Klik egin argazkian/ clicad en la imagen






Gure inguruko geografia

6. mailako ikasleek, Euskal Herriko erliebea eta hidrografia landu ondoren, mapa fisikoak eraiki dituzte erliebean. Ikusi nola egin dituzten!


El alumnado de 6º ha construido mapas físicos de Euskal Herria en relieve que muestran todo lo aprendido sobre su geografía. ¿Queréis ver cómo lo han hecho? 




2022(e)ko urtarrilaren 27(a), osteguna

4 URTEKOEK PSIKOGELAN ZE ONDO PASATZEN DUGUN!!!

Astean behin, lau urtekoak psikomotrizate gelara goaz. Bertan mozorratzen gara, txiribueltak egin ditugu, lagunekin jolasten dugu… PRIMERAN PASATZEN DUGU!

Ze pena ematen digun amaitzen denean, baina beti prest gaude beste egun batean  berriro  hara joateko.

Una vez a la semana, los/as alumnos/as de cuatro años vamos al aula de psicomotricidad. Allí nos disfrazamos, damos volteretas, jugamos con los amigos/as ...LO PASAMOS FENOMENAL!

Qué pena nos da cuando se termina, pero siempre estamos preparados para volver otro día. 



2022(e)ko urtarrilaren 20(a), osteguna

Basurto eskolako irratia

Bueltan gara! Aurreko ikasturtean 3. eta 4. mailako ikasleak izan ziren protagonista nagusiak. Aurtengo asmoa irratiko lana eskola guztira zabaltzea da, denok parte hartzeko. Astero gela desberdin batek prestatuko du irratsaioa. Blogaren eskuinaldean izango dituzue entzungai.

Aste honetan 6.Ako ikasleak arduratu dira emanaldiaz. Entzun eta gozatu!

¡Estamos de vuelta! El curso pasado el alumnado de 3º y 4º de primaria fue protagonista de la radio. La intención de este año es ampliarlo a toda la escuela para que tod@s participemos. Cada semana un aula preparará el programa de radio que podréis escuchar a la derecha de este blog. 

Esta semana el alumnado de 6.A es quien se ha encargado de realizar el programa. ¡Escucha y disfruta!