2017(e)ko abenduakren 24(a), igandea

Gabonetako jaialdia

Oporrak hasi dira, baina ez dugu urtea bukatuko Gabonetako jaialdiko argazki eta bideoak ikusi barik, ezta?

Hementxe gertatutako guztiaren berri!
Zorionak eta urte berri on denoi!!!




2017(e)ko abenduakren 20(a), asteazkena

2017(e)ko abenduakren 19(a), asteartea

Igo dezagun euskara gailurrera!

Atzo, Bilboko Udalaren eskutik, eta euskara sustatzeko helburuarekin, Athleticeko Aitziber Juaristi futbolaria gure eskolara etorri zen. Ez zen bakarrik etorri, ez, Koikili ere hurbildu zitzaigun.
5.mailako ikasleek, futbolari bi hauekin hitzaldi-elkarrizketa euki zuten. Oso gustora egon ziren.
Mila esker etortzeagatik!



2017(e)ko abenduakren 18(a), astelehena

Zer kolorekoa da haragi kolorea?

Antropologo batek joko bat proposatu zien tribu afrikar bateko umeei. Frutaz betetako saski bat zuhaitz baten alboan jarri zuen, eta lehena iristen zena, fruta guztiak irabaziko zituela esan zien. Umeak korrika egiteko seinalea eman zuenean, eskutik heldu ziren eta denak batera korrika egin zuten; ondoren, elkarrekin eseri ziren sariaz gozatzeko.
Galdetu zietenean ea zergatik  egin zuten korrika denak batera, bakar batek fruta guztia irabazteko aukera edukita, hau erantzun zioten: UBUNTU!! Zelan egongo da gutako bat pozik beste guztiak triste baldin badaude?
UBUNTU Zhulú eta Xhosa kulturan zera esan nahi du: "NI NAIZ GU GARELAKO"  eta pertsonen leialtasuna, eta hauen arteko erlazioetan bideratutako arau etiko hegoafrikarra da.

Lan honekin, 4.mailakook ikusgai egin nahi dugu, ikasgela guztietan dugun kultura, hazpegi eta koloreen aniztasuna, hau aberasgarria den zerbait bezala ikus dezagun.

Ezabatu ditzagun "HARAGI KOLOREKO MARGOAK"  bezalako adierazpenak!



2017(e)ko abenduakren 14(a), osteguna

Euskararen eguna 2017

Aurten ere, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu eskolan. Nahiz eta euripean pasatu, goizez, antzerkia, gymkana, txandapasa....hainbat ekintza egin genituen, eta arratsaldez, prestatutako abestia, "Euskal Herrian euskaraz"dantzatu genuen.
Hona hemen, momentuz, egun  horretako argazkiak eta  dantzaren bideoa. Gutxi barru argazki eta bideo gehiago.
Ikasle, irakasle, eta parte hartu zuten gurasoei, mila esker!



ARGAZKIAK



2017(e)ko abenduakren 7(a), osteguna

Azaroak 25, 4.d.2 gelan

Azaroaren 25ean, genero indarkeriaren kontrako eguna ospatzen dela eta, 4.mailako gelan hainbeste ekintza burutu izan ditugu aste osoan zehar.
Publizitate eta aldizkari sexistak aztertu ditugu, hizkuntzaren erabilera ez sexista landu dugu, estereotipo sexistak identifikatzen eta apurtzen saiatu gara.
Ipuin ezberdinak entzun eta irakurri ditugu, emozioen adierazpena "emoziometro"aren bidez landu ditugu, guztion artean haziak landatu eta zaindu ditugu...
Bukatzeko gure gelako sarrera apaintzeko, artelan bat egin dugu guztion artean. Hemen duzue emaitza, eta gogoratu MINIK EZ!!!




Udazken askaria

1. zikloak askaria prestatu du.
Azkenik dastatu ditugu, marrazki, argazki eta parkean topatutako fruituak.
Udazkenaren gaian sakonduta, dastamenarekin burutu dugu azken ikasgaia, badakizue, zentsumen honek epe luzeko memoria duela!

Merendola otoñal del 1º ciclo.
Tras haber visto, escrito, leído y observado los frutos del otoño en diferentes soportes, por fin hemos llegado a saborearlos. El otoño y lo que de él obtenemos ha sido el tema de estudio de este trimestre.
Conocemos sus nombres y su origen, pero si lo llevamos al paladar...seguro que los recordaremos infinitamente más.