Korrika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Korrika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

24. KORRIKA eskolan!

Kaixo!

Martxoaren 19an Atharratzen hasi zen Euskararen aldeko aldarrikapen honetan, Basurto eskolakoek gure eskua luzatu eta 24. Korrikarekin bat egin genuen. Martxoaren 19tik Martxoaren 29ra arte Korrikaz disfrutatzen ibili ginen eskolan hainbat jarduera eginez. Hemen dituzue ekintzen argazki eta bideoak.

Aipamen berezia eta esker onak Indautxu eskolari beste edizio batez gurekin ekimena ospatzeagatik.

EUSKARA GARA, Basurtoko Eskolan ere EUSKARA GARA!!

 

¡Hola!

En esta reivindicación a favor del Euskera que comenzó el 19 de marzo en Atharratze, desde Basurto Eskola hemos querido formar parte y nos hemos unido a la 24. Korrika.  Desde el 19 de marzo hasta el 29 de marzo hemos estado disfrutando de la Korrika en la escuela. Aquí tenéis fotos y vídeos de las actividades.

Mención especial y agradecimiento a la escuela Indautxu por celebrar con nosotros la iniciativa una edición más.

EUSKARA GARA, Basurto Eskolan ere EUSKARA GARA!!




2024(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

23. KORRIKA eskolan!

Kaixo!

Martxoaren 14an Irunetik hasi zen Euskararen aldeko aldarrikapen honetan, Basurto eskolakoek gure eskua luzatu eta 23.Korrikarekin bat egin dugu. Azken bi aste hauetan Korrikaz disfrutatzen ibili gara eskolan. Hemen dituzue ekintzen argazki eta bideoak.

Aipamen berezia eta esker onak Indautxu eskolari beste edizio batez gurekin ekimena ospatzeagatik.

Harro Herri Korrika, Harro Basurto eskola!

 

Hola!

En esta reivindicación a favor del Euskera que comenzó el 14 de marzo en Irun, desde Basurto eskola hemos querido formar parte y nos hemos unido a la 23. Korrika. Durante estas dos últimas semanas hemos disfrutado de la Korrika en la escuela. Aquí tenéis fotos y vídeos de las actividades que hemos realizado.

Mención especial y agradecimiento a la escuela Indautxu por celebrar la iniciativa con nosotros/as una edición más.

Harro Herri Korrika, Harro Basurto eskola!






2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

23.KORRIKA- INFOGRAFIA

 


Argazkian klikatu informazio gehiago eskuratzeko /  Clicad en la imagen para acceder a más información. 

2022(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

22. KORRIKA eskolan!

Gaur gure "KORRIKA TXIKIA" ospatu dugu eskolan: bertsoak, abestiak, dantzak eta KORRIKA!

Primeran pasatu dugu gure BASURrekin batera! Aupa zuek!!

Eta gogoratu HITZEKIN dio aurtengo Korrikako leloak, HITZetatik EKINtzetara pasatzeko garaia da. Eskolan, kalean, dendetan, lagunetik, lehenengo hitza beti EUSKARAZ.



2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

21. Korrika eskolan

Apirilaren 4tik 14ra 21. Korrika E.Herritik gora eta behera dabil. Gure eskolan ere ospatu egin dugu, eta nola!, geletan petoak margozten, pankartak eta ibilbidea egiten... eta Korrika ere, noski! H.Hezkuntzako ikasleeek gimnasioan eta L.Hezkuntzakoek Indautxuko eskolarekin batera KORRIKA TXIKIA egin genuen Bilboko kaleetatik.
Jarraian, egun hauetako bideoak eta argazkiak.
Mila esker parte-hartu zenuten gurasoei, hemetik bi urtetara berriro!!


2017(e)ko apirilaren 10(a), astelehena

20.Korrika Basurto eskolan

Bi urterik behin E.Herrian KORRIKA ospatzen da. 
Aurten ere, eguraldiak lagunduta, ikasle, irakasle eta guraso elkartu gara EUSKARAREN ALDE KORRIKA egiteko. 
Pixkanaka-piakanaka ohiturak berreskuratzen goaz, inguruko obrak amaituta daudela ikusita, kalera irten gara eskolari buelta bat eman diogularik. Primeran irten da dena!
Ea hurrengorako gure korrika txikia antolatzeko aukera dugun.
Mila esker gurekin korrika egitera animatu zineten guztiei.


Hementxe duzue egun horretako argazkiak eta bideoa.





Argazkiak




2015(e)ko apirilaren 15(a), asteazkena

19. Korrika gure eskolan

Eta azkenean korrika gure eskolara heldu zen!! nahiz eta eguraldiak gurekin bat ez egin, hortxe egon ginen ikasle, irakasle eta guraso euskararen alde korrika egiten.  
Hemen dago egun horretako bideoa, gozatu ta BASURTON ERE EUSKARAREN ALDE!!