2026(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

HH4 eta HH5 urtekoak Kaiku baserrian!

Pasa den ostiralean Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak Kaiku Baserrira joan ginen. Bertan egunero baserrietan egiten den lanaren inguruan asko ikasi genuen.

Heldu bezain pronto, Kaiku baserriak zelan funtzionatzen duten azaldu ziguten, bertan zenbat pertsona lan egiten duten, animaliak zelan zaintzen dituzten eta esnea eta bestelako esnekiak ekoizteko jarraitzen duten prozesu guztia ere erakutsi ziguten.

Bisitan zehar, behiak hurbiletik ikusi eta laztandu genituen, jaten eman genien eta esnea zelan ateratzen dieten ikusteko aukera ere izan genuen. Gehien gustatu zitzaiguna eta ilusio handiena egin ziguna jaioberriak ziren 2 behi txiki ikustea izan zen. Oso politak ziren!!

Asko ikasteaz gain, haien jogurtak dastatzeko aukera izan genuen, hamaiketako paregabea!

Oso txango dibertigarria izan zen; non gauza asko ikasteaz gain, primeran pasatu genuen!

 

El viernes pasado el alumnado de 4 y 5 años de Educación Infantil fuimos a Kaiku Baserria; donde aprendimos mucho sobre el trabajo que realizan cada día en los baserris.

Nada más llegar, nos explicaron cómo funcionan los baserris de Kaiku, cuántas personas trabajan allí, cómo cuidan de los animales y todo el proceso que realizan para producir la leche y otros productos lácteos.

Durante la visita pudimos ver las vacas muy de cerca, acariciarlas, darles de comer e incluso observar cómo les sacan la leche. Lo que más nos gustó y más ilusión nos hizo fue conocer un par de vacas recién nacidas. ¡Nos parecieron muy bonitas! 

Además de aprender muchas cosas, tuvimos la oportunidad de probar sus yogures, ¡nada mejor para el hamaiketako!

Fue una excursión muy divertida; donde aparte de aprender muchas cosas, lo pasamos genial.

Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2026(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

LH3A-koak Alhondigako mediatekan!

Aurreko asteazkenean (maiatzak 13) LH3Ako ikasleak Alhondigako mediateka erakustera joan ginen. Lekua ezagutzeaz gain, liburuak eta pelikulak zelan eskuratu eta bazkide izateko txartela zelan lortu erakutsi ziguten. Oso ondo pasatu genuen eta gainera, ipuin ezberdinak irakurtzeko aukera izan genuen. Hemen dituzue ateratako argazkiak. Hurrengora arte!

El pasado miércoles (13 de mayo) el alumnado de LH3A fuimos a la mediateca de la Alhóndiga. Además de conocer el lugar, nos enseñaron cómo adquirir libros y películas y cómo conseguir el carnet de socio. Lo pasamos muy bien y además tuvimos la oportunidad de leer diferentes cuentos. Aquí tenéis las fotos tomadas. ¡Hasta la próxima! 

 Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

5.mailakoak Rialia Museoan!

 

Apirilaren 24an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok Portugaleten dagoen Museo Rialia bisitatu genuen. Museoak itsasadarraren historia, gure hiriaren historiari lotuta, eta Bizkaiko industria-bilakaera azaltzen ditu.

Bisitan zehar, sektore industrialak urteetan zehar nola aldatu diren eta pertsonen bizitzan nola eragin duten ikasi genuen. Amaitzeko, Zubi Esekiaren maketa bat egin genuen, etxera oroigarri gisa eramateko.

Gainera, museotik gertu dagoen parkean jolasteko denbora ere izan genuen, hamaiketakoa jaten genuen bitartean. Oso irteera dibertigarria eta hezigarria izan zen!

El pasado 24 de abril, los alumnos de 5º de Primaria visitamos el Museo Rialia en Portugalete. Se trata de un museo que explica la historia de la ría relacionada con la historia de nuestra ciudad y la evolución industrial de Bizkaia. 

Durante la visita, aprendimos cómo han ido cambiando los sectores industriales a lo largo de los años y cómo han ido influyendo en la vida de las personas. Para terminar, hicimos una maqueta del Puente Colgante que pudimos llevarnos a casa como recuerdo. Además, también tuvimos tiempo para disfrutar jugando en el parque de al lado mientras comíamos el hamaiketako. ¡Fue una excursión muy divertida y educativa!

Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.