2022(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

Azaroak 25 eskolan

 Kaixo guztioi!!!

Azaroak 25, “emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna” ospatzen da. Horretarako, astean zehar egunari buruzko ekintza desberdinak burutu ditugu, adibidez: betaurreko moreak egitea eta, “nire gorputza da” abestia dantzatzea zeinu hizkuntza erabiliz.

Azaroak 25 eguna ospatzeko, gaur, Basurtoko Ikastetxean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak patiora jaitsi gara betaurreko moreekin. Bertan, BASURekin batera, “NIRE GORPUTZA DA”, abestia dantzatu dugu.


“JANTZI DITZAGUN BETAURREKO MOREAK



2022(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

EUSKARALDIA ESKOLAN DA!

 

Hitzez ekiteko garaia heldu da Basurto Eskolara ere!

Ostiralean gure Basur maskota gelaz gela etorri zen Euskaraldiari hasiera ematera eta ikasle guztioi opariak ekarri zizkigun!! Euskaraldiko txapak ekarri zizkigun noski, baina baita beste zenbait gauzatxo ere. Gela bakoitzean Euskarometro bat utzi zigun ikasturtean zehar zenbat euskara hitz egiten dugun neurtzen joateko. Eta hoberena! Basurrek bere Basurkumetxoak utzi dizkigu gela guztietan, haiek zaindu ahal izateko eta baita haiei euskara irakatsi ahal izateko.

¡Ha llegado el momento de actuar con palabras también en la Escuela Basurto!

El viernes nuestra mascota Basur paso por todas las aulas para dar comienzo al Euskaraldia y nos trajo regalos a tod@s l@s alumn@s!! Nos trajo chapas de Euskaraldia por supuesto, pero también otras cositas. Basur dejó un Euskarometro en cada aula para ir midiendo cuánto euskera hablamos a lo largo del curso. ¡Y lo mejor! Basur nos ha dejado sus Basurkumetxos (jabatos) en todas las aulas para que podamos cuidarlos y también enseñarles euskera.

 

GORA EUSKARALDIA!




2022(e)ko azaroaren 17(a), osteguna

BASURTO IKASTETXEKO TELEBISTA SAIOA


Kaixo lagunak,

Dagoeneko Basurto Ikastetxeko telebista inklusiboa martxan dago.

Oraingo honetan 6. A- ko ikasleek gogotsu prestatutakoa ikusteko aukera daukazue.

Gozatu eta animatu parte hartzera!