2017(e)ko azaroakren 20(a), astelehena

Basurto ikastetxea "Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoia" proiektua

Gaur, Bilboko udaletxean "Haurtzaroarekiko Hiri Lagunkoia" proiektuari hasiera eman zaio. Hortxe, gure ikastetxeko, Lucia, Albert, Jurgi eta Micaela egon dira. Proiektu honen helburuetariko bat, Bilboko alkateak esanda "Haurrei entzutea, haien iritzia aintzat hartuzea hiria eraikitzeko eta gobernatzeko, eta haien begirada txertatzea Udalaren erabakietan...".
Hauxe, lehengo pausua besterik ez da izan.

ARGAZKIAN KLIKATU

EITB 2an, Teleberrian ateratako berria

15:27 minutuan

Berria sareetan


2017(e)ko azaroakren 15(a), asteazkena

ABAOra bisita

Atzo, 6.mailako ikasleok, musikan lantzen ari garen OPERA proiktuaren barruan, Euskalduna Jauregira joan giñen backstage ezagutzera. Bertan, jostundegia, makillajea, koru eta bakarlarientzako aldagelak, agertokia, atrezzoa...gauza pilo erakutsi eta azaldu zizkiguten.
Orain, aurre entsegura joatea bakarriik falta zaigu. Ea gutxi barru deitzen diguten!


Munduko zuhaitz eta hegaztiak gurean

Aurreko azaroaren 2an, 1.ziklokook Doña Casilda parkera hurbildu giñen.
Bertan dauden zuhaitzak eta hegaztiak hautemanda, bazter ezberdinetako eskulturak ikusi genituen. Hostoak ere batu genituen, gelan liburuxka egiteko asmoz.
Hurrengoan bai izango dugula zabuetarako astia!

El pasado 2 de noviembre, el alumnado de 1er ciclo nos acercamos al parque de Doña Casilda a reconocer las distintas especies de árboles y aves que alli residen. También recogimos hojas para elaborar un cuaderno en clase.
Nos fuimos sin poder disfrutar de los columpios, a ver la próxima si lo conseguimos!







ARGAZKIAN KLIKATU


2017(e)ko azaroakren 14(a), asteartea

4.maila Gorbeian

Urriaren 24an, 4.mailako ikasleok Gorbeiara txangoa egin genuen. Goizean Parke Naturaleko Interpretazio Zentrora joan giñen. Bertan, erakusketa eta ikus-entzumenezko hainbat ekintza burutu genituen.
Ondoren, Saldropo mendi ibilbidea egin genuen. Ibilbidean bizidunen arteko erlazioa eta beraien ezaugarriak ikertu genituen. Euskal Mitologiako kondairak kontzatzen zizkiguten bitartean.
Gorbeiako begiraleekin azken froga, jolas erraldoia egin ostean, piknik-gunera hurbildu ginen guztiok elkarrekin bazkaltzeko.
Txango osoan zehar natura errespetatu genuen, NATURA MAITE DUGULAKO!