Irteerak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Irteerak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

LH 2.zikloko azken txangoa!

Kaixo guztioi! Joan den ekainaren 2an Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak txangoan joan ginen.

Egutegian gorriz markatutako data bat genuen hondartzara joateko, eguzkiaz, hareaz eta itsasoaz gozatzeko. Baina, dakizuenez, eguraldiak batzuetan bereak egiten dituenez... egun euritsua izan zen!

Urez betetako goiz baten aurrean, "B Plana" aktibatu behar izan genuen. Toallak eta bainujantziak txubaskeroekin eta aterkiekin aldatu genituen, eta Gernikara joan ginen txangoan.

Pasealekuan babestu ginen eta jolasetan aritu ginen, izozkia jan genuen eta hondartzan pentsatu genuen.

Gure egunaren ondirioa:

Eguraldi txarrari aurpegi ona! Hondartza zain izango dugu hurrengoan!


 ¡Hola a todos! El pasado 2 de junio los alumnos de 3° y 4° de Primaria nos fuimos de excursión.

Teníamos una fecha marcada en rojo en el calendario para irnos a la playa para disfrutar del sol, la arena y el mar. Sin embargo, como ya sabéis que el tiempo a veces hace de las suyas... ¡amaneció un día totalmente lluvioso!

 Ante una mañana pasada por agua, tuvimos que activar el "Plan B". Cambiamos las toallas y los bañadores por los chubasqueros y los paraguas, y nos fuimos de excursión a Gernika.

 Allí nos refugiamos en el Pasealeku y jugamos a juegos, comimos helado y no dejamos de pensar en la playa.

 Nuestra conclusión del día: 

Al mal tiempo, ¡buena cara! La playa nos esperará para la próxima.




2026(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

LH 1.ziklokoak El Pobaleko burdinolan!

Maiatzean Lehen Hezkuntzako 1.zikloko ikasleak El Pobaleko burdinolara joan ginen eta bertan taloa egin eta jan genuen. Honetaz gain, burdinaren inguruan daukaten erakusketa ikusi genuen eta errementariak burdina nola landu erakutsi zigun.

Primeran pasatu genuen!!

 

En mayo el 1.er ciclo de Educación Primaria fuimos a la herrería de “El Pobal” y allí hicimos y comimos talo. Además, vimos una exposición que tienen sobre el hierro y el herrero nos hizo una demostración de cómo trabajar este metal.

¡¡Lo pasamos genial!!


                                        1.maila


                                  2.maila
            Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.



2026(e)ko maiatzaren 21(a), osteguna

HH4 eta HH5 urtekoak Kaiku baserrian!

Pasa den ostiralean Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak Kaiku Baserrira joan ginen. Bertan egunero baserrietan egiten den lanaren inguruan asko ikasi genuen.

Heldu bezain pronto, Kaiku baserriak zelan funtzionatzen duten azaldu ziguten, bertan zenbat pertsona lan egiten duten, animaliak zelan zaintzen dituzten eta esnea eta bestelako esnekiak ekoizteko jarraitzen duten prozesu guztia ere erakutsi ziguten.

Bisitan zehar, behiak hurbiletik ikusi eta laztandu genituen, jaten eman genien eta esnea zelan ateratzen dieten ikusteko aukera ere izan genuen. Gehien gustatu zitzaiguna eta ilusio handiena egin ziguna jaioberriak ziren 2 behi txiki ikustea izan zen. Oso politak ziren!!

Asko ikasteaz gain, haien jogurtak dastatzeko aukera izan genuen, hamaiketako paregabea!

Oso txango dibertigarria izan zen; non gauza asko ikasteaz gain, primeran pasatu genuen!

 

El viernes pasado el alumnado de 4 y 5 años de Educación Infantil fuimos a Kaiku Baserria; donde aprendimos mucho sobre el trabajo que realizan cada día en los baserris.

Nada más llegar, nos explicaron cómo funcionan los baserris de Kaiku, cuántas personas trabajan allí, cómo cuidan de los animales y todo el proceso que realizan para producir la leche y otros productos lácteos.

Durante la visita pudimos ver las vacas muy de cerca, acariciarlas, darles de comer e incluso observar cómo les sacan la leche. Lo que más nos gustó y más ilusión nos hizo fue conocer un par de vacas recién nacidas. ¡Nos parecieron muy bonitas! 

Además de aprender muchas cosas, tuvimos la oportunidad de probar sus yogures, ¡nada mejor para el hamaiketako!

Fue una excursión muy divertida; donde aparte de aprender muchas cosas, lo pasamos genial.

Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2026(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

LH3A-koak Alhondigako mediatekan!

Aurreko asteazkenean (maiatzak 13) LH3Ako ikasleak Alhondigako mediateka erakustera joan ginen. Lekua ezagutzeaz gain, liburuak eta pelikulak zelan eskuratu eta bazkide izateko txartela zelan lortu erakutsi ziguten. Oso ondo pasatu genuen eta gainera, ipuin ezberdinak irakurtzeko aukera izan genuen. Hemen dituzue ateratako argazkiak. Hurrengora arte!

El pasado miércoles (13 de mayo) el alumnado de LH3A fuimos a la mediateca de la Alhóndiga. Además de conocer el lugar, nos enseñaron cómo adquirir libros y películas y cómo conseguir el carnet de socio. Lo pasamos muy bien y además tuvimos la oportunidad de leer diferentes cuentos. Aquí tenéis las fotos tomadas. ¡Hasta la próxima! 

 Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

5.mailakoak Rialia Museoan!

 

Apirilaren 24an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok Portugaleten dagoen Museo Rialia bisitatu genuen. Museoak itsasadarraren historia, gure hiriaren historiari lotuta, eta Bizkaiko industria-bilakaera azaltzen ditu.

Bisitan zehar, sektore industrialak urteetan zehar nola aldatu diren eta pertsonen bizitzan nola eragin duten ikasi genuen. Amaitzeko, Zubi Esekiaren maketa bat egin genuen, etxera oroigarri gisa eramateko.

Gainera, museotik gertu dagoen parkean jolasteko denbora ere izan genuen, hamaiketakoa jaten genuen bitartean. Oso irteera dibertigarria eta hezigarria izan zen!

El pasado 24 de abril, los alumnos de 5º de Primaria visitamos el Museo Rialia en Portugalete. Se trata de un museo que explica la historia de la ría relacionada con la historia de nuestra ciudad y la evolución industrial de Bizkaia. 

Durante la visita, aprendimos cómo han ido cambiando los sectores industriales a lo largo de los años y cómo han ido influyendo en la vida de las personas. Para terminar, hicimos una maqueta del Puente Colgante que pudimos llevarnos a casa como recuerdo. Además, también tuvimos tiempo para disfrutar jugando en el parque de al lado mientras comíamos el hamaiketako. ¡Fue una excursión muy divertida y educativa!

Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.



2026(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

6.mailakoak Bilboko Berreginen Museoan!

 

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleok bestelako jardunaldi aberasgarria bizi izan dugu Bilboko Berreginen Museora egin dugun txangoarekin. Txango honek artera modu praktiko eta dinamikoan hurbiltzeko aukera eman digu, bere erreprodukzioen bidez historiako obra garrantzitsuenetako batzuk aurkituz.

Bisitan zehar, eskultura enblematikoak gertutik ikusi ahal izan ditugu eta ondare kulturalaren balioa hobeto ulertu ahal izan dugu. Olinpia eta Antzinaroko Joko Olinpikoak nolakoak ziren ere ikasi dugu, baita eskulturekin izan zuten harremana ere, kirola iraganean kulturaren parte zela hobeto ulertuz.

Zalantzarik gabe, oso esperientzia positiboa izan da, ikaskuntza eta bizikidetza uztartzen dituena, eta artearekiko, kirolarekiko eta kulturarekiko interes handiagoa pizten laguntzen diguna.

Mens sana in corpore sano 


Los alumnos de 6º de Primaria hemos vivido una jornada diferente y enriquecedora con nuestra excursión al Museo de Reproducciones de Bilbao. Esta excursión nos ha permitido acercarnos al arte de una forma práctica y dinámica, descubriendo algunas de las obras más importantes de la historia a través de sus reproducciones.

Durante la visita, hemos podido observar de cerca esculturas emblemáticas y comprender mejor el valor del patrimonio cultural. También hemos aprendido sobre Olimpìa y cómo eran los Juegos Olímpicos en la Antigüedad, así como su relación con las esculturas, comprendiendo mejor cómo el deporte ya formaba parte de la cultura en épocas pasadas. 

Sin duda, ha sido una experiencia muy positiva que combina aprendizaje y convivencia, y que nos ayuda a despertar un mayor interés por el arte, el deporte y la cultura.

Mens sana in corpore sano


 Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2026(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

1.mailakoak Rialian, Portugaleten!

 

Otsailaren 12an 1. mailako ikasleak Portugaletera joan ginen. Han, txontxongiloen erakusketa bat ikusi genuen eta ondoren parkean bazkaltzen egon ginen. Egun zoragarria izan zen!!!
El 12 de febrero los alumnos de 1º fuimos a Portugalete. Allí vimos una exposición de marionetas y después estuvimos comiendo en el parque. Fue un día maravilloso!!!



2026(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

LH3A-koak Arkeologi Museoan!

 Martxoaren 12an LH 3Ako ikasleek Bilboko Arkeologi museora irteera egin genuen, eta primeran pasatu genuen! Hemen dituzue ateratako argazkiak.

 El 12 de marzo los/as alumnos/as de LH3A fuimos al museo Arqueológico de Bilbao y nos lo pasamos muy bien! Aquí tenéis las fotos.

 Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2026(e)ko martxoaren 13(a), ostirala

LH3B-koak Arkeologi Museoan!

Asteartean, LH3Bko ikasleok Arkeologi Museora joan ginen eta bi ekintza desberdin egin genituen. Historiaurreko tresnak eta aurkitutako beste objektu batzuk aztertu genituen horko erakusketa batean. Gero, arkeologoetan bihurtu ginen eta indusketa arkeologiko bat egin genuen. 

Oso txango dibertigarria izan zen! Primeran pasatu genuen!

El martes la clase de LH3B fuimos al Museo Arqueológico e hicimos dos actividades diferentes. En una de ellas, observamos y analizamos en una exposición objetos y utensilios de la prehistoria. Y en la otra, nos convertimos en arqueólogos e hicimos una excavación arqueológica. 

¡Fue una excursión muy divertida! ¡Lo pasamos genial!


                    Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko martxoaren 11(a), asteazkena

6. mailakoak Bide Heziketa tailerrean!

Aste honetan seigarren mailako ikasleok Bide Hezkuntzako tailer batera irteera egin dugu. Bertan zirkulazio arauei buruzko gauza garrantzitsu asko ikasi ditugu, baita oinezko gisa edo bizikletaz nahiz beste ibilgailu batzuetan goazenean nola jokatu behar dugun ere.

Lehenik, trafiko-seinaleak, oinarrizko segurtasun-arauak eta istripuak saihesteko arauak errespetatzearen garrantzia errepasatu genituen. Adibidez, seinale batzuen esanahia ikasi genuen, zebrabide bat nola zeharkatu behar den eta zergatik den garrantzitsua kalean gabiltzanean adi egotea. Gainera, hainbat dinamika egin genituen, kalea partekatzen dugunean elkarri laguntzea eta errespetatzea zein garrantzitsua den ohartzeko.

Ondoren, zatirik dibertigarriena iritsi zen: ikasitakoa praktikan jartzea. Guretzat prestatutako zirkuitu batean, ikaskide batzuk gidari izan ziren, bizikletaz zirkuitua eginez; beste batzuek, berriz, oinezkoen rola hartu zuten, seinaleztatutako pasabideetatik zeharkatuz eta semaforoak zein seinaleak errespetatuz.

Oso irteera hezigarri eta dibertigarria izan da, eta bertan ikasi dugu bide-segurtasuna guztion ardura dela. Orain prestatuago gaude segurtasunez mugitzeko!

Esta semana el alumnado de sexto hemos realizado una excursión a un taller de Educación Vial. Allí hemos aprendido muchas cosas importantes sobre las normas de circulación y cómo debemos comportarnos tanto cuando somos peatones como cuando vamos en bicicleta u otros vehículos.

Primero repasamos señales de tráfico, normas básicas de seguridad y la importancia de respetar las reglas para evitar accidentes. Aprendimos, por ejemplo, qué significan algunas señales, cómo debemos cruzar correctamente un paso de peatones y por qué es importante estar siempre atentos cuando circulamos por la calle. Además, realizamos varias dinámicas que nos ayudaron a darnos cuenta de lo importante que es ayudarnos y respetarnos cuando compartimos los espacios de la calle.

Después llegó la parte más divertida: poner en práctica lo que habíamos aprendido. En un circuito preparado para nosotros, algunos compañeros hicieron de conductores, utilizando bicicletas para recorrerlo, mientras que otros asumieron el rol de peatones, cruzando por los pasos señalizados y respetando los semáforos y las señales.

Ha sido una excursión muy educativa y divertida en la que hemos aprendido que la seguridad vial es responsabilidad de todos. ¡Ahora estamos más preparados para circular con seguridad!

              Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

5.mailakoak Mercabilbaon!

 5. mailako ikasleok esperientzia bikaina bizi izan dugu Mercabilbao-ra egindako irteeran. Ikaskuntzaz, dibertsioz eta jarduera praktikoz betetako eguna izan da, gure inguruko handizkako merkatu garrantzitsuenetako baten funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera eman diguna.

Iritsi bezain pronto, tailer osasungarri eta sortzaile batekin hasi ginen: gure fruta-brotxetak prestatu genituen! 🍓🍍🍇 Elikadura orekatuaren garrantziaz ikasi genuen, eta koloreak eta zaporeak nola uztartu ikasi genuen erakargarriagoak izan zitezen. Oso jarduera dibertigarria izan zen; talde-lana egiteaz gain, ohitura osasungarriak ere landu genituen.

Ondoren, merkatuaren sektore desberdinak bisitatzeari ekin genion. Bisitako unerik ikusgarrienetako bat ganbera hotzetan sartzea izan zen. Elikagaiak tenperatura kontrolatuan nola kontserbatzen diren ikusi genuen, freskotasuna eta kalitatea bermatzeko. Ikaragarrizko hotza egiten zuen! Gainera, denok batera balantza erraldoi batean pisatu ginen.

Amaitzeko, esperientzia murgiltzaile oso berezia bizi izan genuen: arraina mozteko tailer batean parte hartu genuen. Benetako arrandegi-langileak bagina bezala jantzita, oinarrizko teknikak eta elikagaiak behar bezala manipulatzearen garrantzia ikasi genituen. Jarduera desberdina eta oso aberasgarria izan zen, profesional horien larruan egun batez jartzeko aukera eman ziguna.

Azken batean, Mercabilbao-ra egindako irteera esperientzia hezigarri, praktiko eta oso dibertigarria izan da. Elikadurari, merkataritzari eta elikagaien kontserbazioari buruz modu dinamiko eta parte-hartzailean ikasi dugu. Zalantzarik gabe, gogoratzeko moduko eguna!

 

El alumnado de 5º de Primaria, hemos vivido una experiencia increíble con nuestra excursión a Mercabilbao. Ha sido una jornada llena de aprendizaje, diversión y actividades prácticas que nos han permitido conocer de cerca cómo funciona uno de los mercados mayoristas más importantes de nuestro entorno.

Nada más llegar, comenzamos con un taller muy saludable y creativo: ¡preparamos nuestras propias brochetas de fruta! 🍓🍍🍇 Aprendimos la importancia de una alimentación equilibrada y descubrimos cómo combinar colores y sabores para hacerlas más apetitosas. Fue una actividad muy divertida en la que, además de trabajar en equipo, practicamos hábitos saludables.

Después, nos pusimos manos a la obra con la visita por los diferentes sectores del mercado. Uno de los momentos más impresionantes de la visita fue entrar en las cámaras frigoríficas. Pudimos comprobar cómo se conservan los alimentos a temperaturas controladas para garantizar su frescura y calidad. ¡Hacía muchísimo frío! Además, nos pudimos pesar todos juntos en una báscula gigante.

Para terminar, vivimos una experiencia inmersiva de lo más especial: participamos en un taller de corte de pescado. Equipados como verdaderos pescateros, aprendimos técnicas básicas y la importancia de manipular correctamente los alimentos. Fue una actividad diferente y muy enriquecedora que nos permitió ponernos en la piel de estos profesionales por un día.

En definitiva, nuestra excursión a Mercabilbao ha sido una experiencia educativa, práctica y muy divertida. Hemos aprendido sobre alimentación, comercio y conservación de alimentos de una forma dinámica y participativa. ¡Sin duda, un día para recordar!


                                        Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko otsailaren 11(a), asteazkena

5.mailakoak Bilboko Arte Ederren Museoan!

Astelehenean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleok Bilboko Arte Ederren Museoa bisitatu genuen Georg Baselitzen erakusketan murgiltzeko eta haren lanak hobeto ezagutzeko. Bisitan zehar hainbat obra ikusi genituen, jarduera desberdinak egin gebituen eta, bikoteka, gure artelan propioa sortuz artistak izateko aukera izan genuen. Bilboko Arte Ederren Museorako sarrera doakoa da publikoarentzat egiten ari diren handitze-lanengatik, beraz, aukera ona da museoa familian bisitatzeko.

El pasado lunes, el alumnado de 5.º de Primaria visitó el Museo de Bellas Artes de Bilbao para sumergirse en la exposición de Georg Baselitz y conocer más sobre su obra. Durante la visita observamos diferentes cuadros, realizado varias actividades y tenido la oportunidad de convertirnos en artistas creando nuestra propia obra de arte por parejas. La entrada al Museo de Bellas Artes de Bilbao es actualmente gratuita al público debido a las obras de ampliación que se están realizando, por lo que es una oportunidad para visitar el museo en familia.

   Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

6. mailakoak Bizkaiko Foru Jauregian!

 

Bizkaiko Foru Jauregia

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek oso esperientzia berezia bizitzeko aukera izan dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregira egindako bisitarekin. Bisitan, ikasleek historiaz betetako eraikin bat gertutik ezagutu ahal izan dute eta gure lurraldeko erakunde garrantzitsuenetako batek nola funtzionatzen duen ikusi ahal izan dute. Jarduera hezitzailea eta oso interesgarria izan da, eta bertan ikasi, galdetu eta gozatu dute.

Palacio Foral del Bizkaia

El alumnado de 6º de Primaria ha tenido la oportunidad de vivir una experiencia muy especial con su visita al Palacio Foral de la Diputación de Bizkaia. Durante la visita, el alumnado ha podido conocer de cerca un edificio lleno de historia y descubrir cómo funciona una de las instituciones más importantes de nuestro territorio. Ha sido una actividad educativa y muy interesante, en la que han aprendido, preguntado y disfrutado.


Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2026(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

5.mailakoak Bilbao Hiria Irratian!

Kaixo, kaixo! Ostiral goizean Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak Bilbo Hiria Irratia bisitatzera joan ginen. Han, irrati-estudio batean sartu ginen. Mikrofonoak, soinu-mahaiak eta programak nola grabatzen diren ikusi genuen. Gainera, saioan zuzenean emitituko den audio mezu bat grabatu genuen. Ikaskide batzuk mikrofonoen aurrean eseri ahal izan ziren benetako esatari gisa sentitzeko.

Ondoren, hamaiketakoa parke batean bazkaldu eta bertan ostiralean egin zuen eguraldi onaz gozatu genuen. Oso esperientzia dibertigarria izan zen.

 

Hola, hola! La mañana del viernes el alumnado de 5º de Primaria fuimos a visitar la Radio Bilbo Hiria. Allí, entramos en un estudio de radio. Vimos micrófonos, mesas de sonido y aprendimos cómo se graban los programas. Además, grabamos un mensaje de audio que se emitirá en el programa en directo. Algunos compañeros y compañeras pudieron sentarse frente a los micrófonos para sentirse como auténticos locutores y locutoras. 

Después, comimos el hamaiketako en un parque, donde disfrutamos del buen tiempo que hizo el viernes. Fue una experiencia muy divertida.

                                     Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.



2026(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

4.mailakoak Guggenheim museoan!

 Kaixo familiak! 

Gaurkoan gure txangoan zehar bizi izandako esperientzia kontatuko dizuegu. Guggenheim museoan egon gara “Lurraren arteak” erakusketa ikusten, gure naturak azken urteetan izan dituen aldaketak azaltzen dituenak. Horrez gain, naturari buruzko artelan batzuk sortu ditugu material birziklatuarekin. Zein ondo pasatu dugun, errepikatzeko modukoa!


¡Hola, familias!
Hoy queremos contaros la experiencia que hemos vivido durante nuestra excursión. Hemos estado en el museo Guggenheim visitando la exposición “Las artes de la Tierra”, que explica los cambios que ha sufrido la naturaleza en los últimos años.

Además, hemos creado algunas obras de arte relacionadas con la naturaleza utilizando materiales reciclados. ¡Lo hemos pasado genial y ha sido una experiencia para repetir!


     Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2026(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

6. mailakoak Suhiltzaile parkean!

Urtarrilaren 15ean, 6. mailako ikasleak Suhiltzaleen parkea ikustera joan gara Miribillara.

Irteera bikaina izan da, arriskuei buruz ikasi dugu, suhiltzaileek erabiltzen duten arropa janzteko aukera izan dugu eta dena ilun dagoenean etxe batetik nola atera probatzeko aukera izan dugu.

Haiek erabiltzen duten ur-mahuka ere erabili dugu eta suhiltzaileek erabiltzen dituzten kamioiak ikusi ditugu.

Primeran egon da!



El 15 de enero, el alumnado de sexto de primaria hemos ido a Miribilla a ver el Parque de los Bomberos.

Ha sido una salida estupenda, hemos aprendido sobre los peligros, hemos tenido la oportunidad de ponernos la ropa que utilizan los bomberos y de probar cómo salir de una casa cuando está todo oscuro.

También hemos utilizado su manguera de agua y hemos visto los camiones que utilizan los bomberos.

¡Ha estado genial!



  Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2025(e)ko urriaren 23(a), osteguna

6.mailakoak EITB-n!

Pasa den astean, Bilboko EITB egoitza bisitatzeko aukera izan genuen. Euskara eta gaztelania saioetan BASURTELEBISTA prestatzen ari garenez, bisitak gure lana hobeto egiten ikasteko aukera eman zigun. Erredakzioa, irratia, eta Teleberriko platoa ikusteko aukera izan genuen!

La semana pasada tuvimos la oportunidad de visitar la sede de EITB en Bilbao. Como estamos preparando BASURTELEBISTA en las áreas de euskera y lengua castellana, la visita nos permitió aprender a hacer mejor nuestro trabajo. ¡Tuvimos la oportunidad de ver la redacción, la radio y el plató del Teleberri!




2023(e)ko ekainaren 7(a), asteazkena

Eskurtze parkea 1. maila!

Pasaden  ostiralean Eskurtze parkean 1. mailako ikasleak primeran pasatu genuen. Ikasleek haien ingurune hurbila hobeto ezagutu zuten, ur jolasak, eskalada, zelai errea, futbola, tirolina... denetarik egin genuen. Gainera batzuk gizakietara jolasten ibili ziren, sua antzezten, makilak lortzen...

Egun zoragarria pasatu genuen!!

El pasado viernes el alumnado de primero lo pasó genial en el parque Eskurtze. Conocieron mejor su entorno más cercano. Jugaron a juegos de agua, escalada, campo quemado, fútbol, tirolina... Además, algun@s estuvieron jugando a los primeros humanos, representando el fuego, buacasndo palos...

¡Pasamos un excelente día!


Argazkian klikatu/ Clicar en al imágen



2023(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

Gorbeiara txangoa

Astelehenean 3. mailako ikasleak Gorbeiara joan ginen txangoan.
Euskal mitologiaren inguruan jolasean ibili ginen bertako begiraleekin eta paisaia eta animalia desberdinak ere ikusi genituen.

                    Oso ondo pasatu genuen!


El lunes los alumnos de 3º fuimos de excursión al Gorbea.
Estuvimos jugando con los monitores del lugar a juegos relacionados con la mitología vasca y también vimos paisajes y animales diferentes.

                ¡Lo pasamos muy bien!




Argazkiak ikusteko egin klik