Kaixo guztioi!
Abenduaren 13an 4. mailako ikasleok Gorbeia Parketxean egon ginen. Gorbeiako Parketxea Areatza herrian kokatuta dago.
Hasieran, Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio zentroa bisitatu genuen, han aurki dezakegun erakusketa ikusi genuen eta ekintza ezberdinak egin genituen.
Ondoren, Saldropoko ibilbidea egin genuen eta ibilbidean zehar jarduera ezberdinei esker Euskal Herriko kulturako pertsonaia mitologikoak ezagutu genituen.
Ibilbidea amaitu eta gero bazkaldu genuen frontoi handi batean eta bazkal ostean eskolara bueltatu ginen.
Egun zoragarria izan da!
Klik egin argazkiak ikusteko
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina