2026(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

HH4 eta 5, LH1.zikloa eta GE: 馃幁 Antzerki goiz berezia eskolan!

Astearte honetan Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleek, Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek eta Gela Egonkorreko ikasleek esperientzia berezi batez gozatzeko aukera izan zuten: Behibi's Teatro Antzerkia eskolara etorri zelako “Ezer ez” haurrentzako antzezlana eskaintzera.

Puxka eta bere lagun min Pipo protagonista dituen istorio dibertigarri eta hunkigarri baten bidez, abentura berezi batean murgildu ginen. Puxkak Pipori opari bat egin nahi dio, baina zalantza handi bat sortzen zaio: zer oparitu dena duenari? Janaria, atseden hartzeko eta siesta egiteko ohea eta jolasteko bere haria ditu... Badirudi ez zaiola ezer falta!

Asko pentsatu ondoren, Puxkak ideia harrigarri bat bururatu zaio: ezer ez oparitzea. Baina, gauzaz betetako mundu honetan, non aurki daiteke ezer ez?

Antzezlan honek antzerkiaz gozatzeko, irudimena lantzeko eta gauza txikien balioaz hausnartzeko aukera eman zigun.

Eskerrik asko, Behibi's Teatro Antzerkia, gurekin esperientzia polit hau partekatzeagatik!

 

Este martes el alumnado de 4 y 5 a帽os de Educaci贸n Infantil, el primer ciclo de Educaci贸n Primaria y el Aula Estable disfrut贸 de una experiencia muy especial: la visita de Behibi's Teatro Antzerkia, el cual nos acerc贸 su espect谩culo infantil “Ezer ez”.

A trav茅s de la historia de Puxka y su mejor amigo Pipo, hemos descubierto una divertida y entra帽able aventura. Puxka quiere hacerle un regalo a Pipo, pero se encuentra ante un gran dilema: ¿qu茅 regalar a alguien que ya lo tiene todo? Tiene su comida, su cama para descansar y su ovillo para jugar... ¡No parece necesitar nada m谩s!

Despu茅s de mucho pensar, Puxka encuentra una idea sorprendente: regalarle nada. Pero ¿d贸nde se puede encontrar nada en un mundo lleno de cosas?

Esta obra nos invit贸 a disfrutar del teatro, dej贸 volar la imaginaci贸n y nos dio la oportunidad de reflexionar sobre el valor de las cosas peque帽as.

¡Muchas gracias a Behibi's Teatro Antzerkia por compartir con nosotros esta bonita experiencia!

                                          Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina