Joan den larunbatean, hilak 4ean, 6. Mailako batzuk Palentziara joan ginen futbol txapelketa bat jolastera. Hainbat partida jolastu genituen Leongo, A CoruƱako , Santanderreko eta Palentziako taldeen aurka. Ez ginen hurrengo faserako sailkatu baina une gogoangarri batzuk bizi izan genituen. Iazko txapeldunen aurka, 4 eta 0 galtzen joan ondoren, 4 eta 4 berdindu genuen partidua. Izugarria izan zen!
Futbolean jolastuz gain multiabentura ekintzak egin genituen;
tirolina, eskalada…
Egun polita izan zen giro onean eta kiroltasunean pasa genuena.
Etxera oroitzapen politekin eta domina batekin bueltatu ginen.
AUPA BASURTOKO LEHOIAK!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina