2022(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

"LA PERRERA-MAKER GUNE"

 Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek "La perrera - Maker gune" proiektuan parte hartu dute, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Ingeniaritza fakultateekin batera.


Guztien artean artelan bat diseinatu dute, hormetan eta zutabeetan irudikatuta geratu den ikono bat: zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika islatu nahi dituen kolore eta lerro multzoa.

Abenduaren 16an, ostirala, inauguraziora gonbidatu gintuzten eta jarduera desberdineetan parte hartzeko aukera izan genuen.

 

El alumnado de 6º de primaria ha colaborado en el proyecto "La perrera - Maker gune" junto con las facultades de Educación e Ingeniería de la Universidad del País Vasco.

Entre todos han diseñado una obra de arte, un icono que ha quedado representado en las paredes y en las columnas: un conjunto de colores y líneas que pretende reflejar ciencia, tecnología, ingeniería, arte y matemáticas.

El viernes 16 de diciembre nos invitaron a la inauguración y pudimos participar de las diferentes actividades.

2022(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

GORBEIA PARKETXEA

Kaixo guztioi!

Abenduaren 13an 4. mailako ikasleok Gorbeia Parketxean egon ginen. Gorbeiako Parketxea Areatza herrian kokatuta dago. 
Hasieran, Gorbeia Parke Naturaleko Interpretazio zentroa bisitatu genuen, han aurki dezakegun erakusketa ikusi genuen eta ekintza ezberdinak egin genituen. 
Ondoren, Saldropoko ibilbidea egin genuen eta ibilbidean zehar jarduera ezberdinei esker Euskal Herriko kulturako pertsonaia mitologikoak ezagutu genituen.
Ibilbidea amaitu eta gero bazkaldu genuen frontoi handi batean eta bazkal ostean eskolara bueltatu ginen.
Egun zoragarria izan da!

Klik egin argazkiak ikusteko




2022(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

EITBmaratoia 2022

Aurten ere, gure ikastetxeak EITBmaratoian parte hartu du.

Jarraian EITBko orrialdeko esteka duzue, baita bideoa gure kanalean ikusteko aukera ere.

Lan bikaina!!






2022(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

BASURTO IKASTETXEKO 2. TELEBISTA SAIOA

Kaixo lagunak,
Oraingo honetan eskolako 6. B ko ikasleek interes handiarekin sortutako telebista saioa daukazue.
Telebista saioan 6.A gelakoen asmakizunaren irabazlea esaten da, beraz, ADI!
Eta badakizue zer? Beste asmakizun bat daukazue, adi eta animatu parte hartzera!

Ondo ibili!



2022(e)ko abenduaren 3(a), larunbata

EUSKARAREN EGUNA OSPATU DUGU GAUR ESKOLAN!

Gaur Euskaraldiari amaiera eman diogu Euskararen Egunarekin.
Giro ederrean, itzel gozatu dugu gure kideen eta Basurren konpainiaz.
Hemen daukazue gaur burututako ekintza desberdinen laburpentxoa.