2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

BOSera bisita

Atzo, 6. mailako ikasle eta irakasleak, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren egoitza bisitatzera joan ziren.
Primeran pasatu zuten entsegua entzuten eta agertokiaren atzeko partean dauden gauza eta musika tresnak ikusten.... oso bisita interesgarria izan zen, ea datorren urtean bueltatu ahal garen!


2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

"Vaya orquesta" kontzertua

Aurten, andereño Ziortzarekin, Bilboko J.C.Arriaga kontserbatoriora joan zarete, BOSeko kontzertua ikusi eta entzutera. Asko gustatu zaizuela esan didate, izugarri pozten naiz.
Hauxe da andereñoak egindako laburpentxoa:
"Pasadan ostegunean 3., 4. eta 5. mailako ikasleek goiz oso dibertigarria pasatu genuen, Bilboko J.C.Arriaga kontserbatorioan. Euritan blai metroa hartu eta tipi-tapa ODAIKO perkusio taldeak BOSekin batera prestatu zuten "Vaya orquesta" kontzertua entzutera joan ginen.
BOSeko soinu tresnak eta ODAIKOren perkusio tresnak elkartu eta izugarri gozatu genuen musika eta erritmoak dantzatzen.
Gustora bueltatuko ginateke!!"


ARGAZKIAN KLIKATU

2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

1.D.2 taldekoen argazkiak

Andereño Begok bere gelan, 1.D.2, egiten dituen hainbat ekintzen eta egunerokotasunen argazkiak konpartitu nahi ditu zuekin. Horretarako txokotxo bat sortuko dugu, nahi duenak ikus dezan.
La andereño Bego y sus alumn@s, 1.D.2, quiere compartir con nosotr@s las fotos y bideos que que realizan en clase, ya sea trabajando o celebrando algún acto. Para ello les haremos un hueco en el blog. 



2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

Agate deuna

Agate Deuna ere ospatu dugu. Betiko moduan bezperan abestera irten gara, lehenengo eskolan, eta gero auzotik oles egitera.



Iñauterietako bideoak

Lehen argazkiak jarri baditugu, oraingoan bideoak. Benetan politak, disfrutatu!!




Iñauteriak 2016

Lehengo astean iñauteriak ospatu genituen. Ederto pasatu dugu gure mozorroak eta dantzak prestatzen. Hementxe dituzue aurtengo iñauterietako argazkiak. 


ARGAZKIAN KLIKATU

2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

Matrikulazioa

Urtarrilaren 25etik otsailaren 5era bitartean matrikula egiteko aukera eukiko duzue, eskolan bertan edo on-line. Hurbildu zaitezte eta ezagutu gure eskola.
Informazio guztia ARGAZKIAN KLIKATUZ.

Del 25 de enero al 5 de febreo permanecerá abierto el plazo de matriculaión, podeis hacerlo en la escuela o si lo preferis on-line.
Pinchad en la imagen y obtendreis toda la información.