2017(e)ko ekainaren 28(a), asteazkena

2017(e)ko ekainaren 26(a), astelehena

Ikasturteko azken jaia

Lehengo ostiralean ikasturteko azken jaia ospatu genuen. Goiz goizetik tailerrak, puzgarriak...euki genituen. Errekreoan izozkia hartu, eta horren ostean 6.mailakoen agurra hasi zen: Orlen eta diplomen banaketa, abestiak, dantzak, bertsoak... Benetan agurra hunkigarria prestatu zutena.
Ondo pasa uda, deskantsatu, gozatu eta irailean berriro bueltan!!














           ARGAZKIAK





2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

Hauteskundeak 5. mailan

Gizarteko “Demokrazia eta antolakuntza politikoa”-ren gaiarekin lotuta 5. Mailako ikasleek hauteskundeak nola antolatzen diren ikasi nahi izan dute; horretarako hauteskunde prozesu osoa antolatu dugu. Hasiera batean, taldeak sortu dira eta bakoitzak bere izena, ikurra eta abestia aukeratu behar izan ditu.Hautagaia eta beste ardura batzuk aukeratu dira ( idazkaria, publizista, bozeramailea…). Alderdi bakoitzeko argazkiak egin ditugu, taldekoak zein hautagaietakoak eta pasiloetatik ipini ditugu mundu guztia ikusi ahal izateko. Ondoren, programa politikoak antolatu dituzte eta mitinak eskaini dizkiete 3. zikloko ikasleei; alderdiko musikarekin hasita eta prestatutako  materiala banatzen animatzeko (banderak, puxikak…).
Hurrengo urratsa hauteskundeen data aukeratzea izan da eta mahai elektoralean egongo den jendea aukeratzea ere. Errolda prestatu behar izan dute, bozkatzen dutenen izena jakiteko eta kontaketa eramateko. Horrez gain, hautetsontzia egin behar izan dugu .

Bozkatzeko momentua heldu da eta kurtsoka pasatu dira gelatik, sekretuan, bere alderdi politiko gustukoen papera hartzeko eta kutxan sartzeko. Ondoren, paper guztiak zenbatu eta sailkatu dira bi gela ezberdinetan zenbatzen emaitza berdina lortzeko eta lehendakaria izendatu da.



2017(e)ko ekainaren 20(a), asteartea

2017(e)ko ekainaren 13(a), asteartea

Hezkuntza artistikoa 2. mailan

Hezkuntza artistikoaren baitan, gorputz adierazpena lantzen dugu eta hona hemen aparteko gaitasuna dugunaren adibidea. Ikusi eta gozatu!

La expresión corporal es parte de la educación artística, y en elllo también tenemos buenísimas facultades. ! Sólo teneís que mirar y comprobarlo!


2017(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

Azken txangoa

Lehengo asteko asteartean, ekainak 6an, LH osoko ikasle eta irakasle txango ezberdinak egin genituen: Urdaibai, Arrazola, Oma....nahiz eta egun euritsua izan, ederto pasatu genuen.
HHkoek berriz, eskolan tailerrak eta diskofesta euki zuten.


2017(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

Bilboko Bertso Topaketa

Gaur, eskolako 6.mailako ikasle eta irakasle, Arriaga antzokira hurbildu dira, Bilboko Bertso Topaketara hain zuzen ere. 
Urte osoan Arkaitzekin egindako lana erakustera, baita beste eskoletakoen lanak entzutera ere. 
Hemen eguneko argazkiak ta bideoak. Gozatu!


2017(e)ko ekainaren 2(a), ostirala

Landareak hornitzaile

2. mailan egindako beste lan bat daukauzue hemen.

LANDAREAK HORNITZAILE

Eguneroko objektuen jatorriaren inguruan kuxkuxeatu dugu eta beraz, hauen jatorria landareak izanik, berauek zaindu eta baloratzeko sentsibilizazioa garatu  dute ikasleek.
Mineral bakarra erantzi dugu, petrolioa alegia, txutxe askoren iturri dela gogoan izan dezaten.

LAS PLANTAS COMO PROVEEDORAS

Hemos investigado en internet sobre los objetos comunes de origen vegetal y este mural ha sido el resultado. Además hemos aprovechado para sensibilizarnos en el cuidado y conservación de las plantas.

Hemos introducido a propósito el petroleo, como mineral que es, con el objeto de que lo identifiquen con la composición de cantidad de chucherías que consumen.



2017(e)ko ekainaren 1(a), osteguna

Naturako aurkezpena

6.Dko ikasleek Naturaren inguruko lana burutu dute. Hauxe da guztien lanen baturaz prestatutako aurkezpena.
lan bikaina!