2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

INAUTERIAK 2020

Otsailaren 21ean, eskolako Inauteriak ospatu ditugu.
Hemen dituzue argazkiak eta bideoak.


                                                       Argazkian klik egin

2020(e)ko otsailaren 16(a), igandea

UNIBERTSOA


Eguzkia, ilargia, izarrak, eguna, gaua,… hiru urteko umeek ere espaziora bidaiatu dute eta oinarrizko kontzeptu batzuk ikasi dituzte unibertsoaren inguruan. Argazki sorta honek gure lana islatzen du. Gozatu!!!

El sol, la luna, las estrellas, el día, la noche,… el alumnado de tres años también ha viajado al espacio, conociendo algunos conceptos básicos sobre este gran universo! Disfrutad con algunas fotos que reflejan parte del trabajo en el aula!!!


                                           

2020(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

BARNETEGIAK 2020

Egonaldia Hondarribiako eta Lemoizeko barnetegian.

Urtarrilaren 27tik 30era 6.Mailakoak Lemoizen eta Hondarribian egon gara.
Ekintza piloa egin ditugu, oso ondo pasatu dugu, baina batez ere, elkar gehiago ezagutu gara.
Errepikatzeko moduko esperientzia bizi izan dugu.

Del 27 de enero al 30 los alumnos de 6º hemos estado en Lemoiz y Hondarribia.
Hemos hecho muchas actividades, nos lo hemos pasado muy bien, pero sobre todo, nos hemos conocido más.
Una experiencia para repetir.

ESPERIENTZIA HAU AHAZTEZINA IZAN DA ETA EGUN HAUEK BETI IZANGO DITUGU GOGOAN.

Nekane, Aroa, Mikel eta Jose





2020(e)ko otsailaren 5(a), asteazkena

HH4 ESPAZIOAREN PROIEKTUA


Hemen duzue 4 urteko umeek espazioaren proiektuan zehar egindako lanaren laburpen txiki bat.

Aquí tenéis un pequeño resumen del trabajo que hemos realizado sobre el proyecto del espacio.


ESPAZIOA IKASTEN

2020(e)ko otsailaren 3(a), astelehena

GORBEIA PARKE NATURALEKO TXANGOAK

3. MAILAK

Gorbeiako parke naturalera joan ginen. Txango polita izan zen nahiz eta haize handia egon. Lehenik, Areatzako Parketxera joan ginen. Han, Gorbeian dagoen landareria eta animaliak erakutsi zizkiguten eta horretaz gain, jolas bat egin genuen.
Gero, Gorbeiako “Saldropo hezegune”-ra joan ginen. Bertan, ginkana antzekoa egin genuen. 3.A-koek  begirale batekin eta 3.B-kook beste batekin egon ginen. 10 froga ziren eta primeran lortu genituen.
Bukatzeko, Gorbeiako parke naturalean bazkaldu genuen eta eskolara etorri aurretik, Areatzako herrira joan ginen apurtxo bat jolastera. Egun ederra izan zen! Gainera, gauza pilo ikasi genituen.

4. MAILAK


Urtero bezala, aurten ere 4.mailako ikasleok Gorbeiako Parke Naturala bisitatu dugu. Bertan Gorbeiako fauna eta landareria ikertu, kondairak ezagutu, Parketxea bisitatu eta hainbat jarduera burutu ditugu. Primeran pasatu genuen!