2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

Munduko Jolasak, Euskal Herria

Munduko jolasak, orain dela hiru ikasturte sortu zen musika eta gorputz hezkuntzako proiektua da. Amerika eta Europatik pasatu ostean, aurten Euskal Herrian gelditu gara. Ia bi hilabetez lanean jardun ostean, ostiralean ospatu genuen.
Nahiz eta egun euritsua izan, gimnasioan  herri kirolak, dantzak, eta abestiak egin genituen.
Egun mundiala benetan!!
Hementxe lan handi baten emaitza.

HERRI KIROLAK


DANTZAK


ABESTIA


ARGAZKIAK


2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

Eskolako proiektuak lau haizetara!

Azkenengo bi aste hauetan, eskolan sortutako edo aurrera eramaten ditugun hainbat proiektu,  beste ikastetxe eta lankideei aurkeztuak izan dira.
Alde batetik  6. Bko Izaskun  eta Agurtzanek, Berritzegune nagusina joan ziren, aurten eskolan ZIENTZIA PROIEKTUAren barruan egindako esperientziak  azaltzera eta partekatzera.
Lan bikaina eskola osoak egindakoa, hementxe dituzue esperientziak eta aurkeztutako  materiala.







Bestalde, Iratxe, gure musikako andereñoa, MUSIKA IX. JARDUNALDIAN, 6. mailan egindako "EUSKAL RAPA" proiektua, beste musikako andereño eta maisuen aurrean aurkezten egon zen.
Hementxe duzue berak egindako aurkezpena eta erabilitako material guztia.
Eskolan gauzak ondo egiten ari garelaren seinale da hau!



MATERIALA


PROZESUA



EMAITZAK















2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

"Zorionak zuri" 5 urteko gelan

Gure gelako aniztasuna kontutan harturik, 5 urteko ikasleek hizkuntza ezberdinetan "ZORIONAK ZURI" abestia abesten ikusiko dituzue bideo honetan, gozatu!!



2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena

Euskal Eskola Publikoaren jaialdia

Aurtengo EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN jaialdia, Lekeition izango da, ekainaren 3an. Animatu eta parte-hartu!!


Egin publikoaren alde!

MAIATZAK 25: DENONA ETA DENONTZAKO EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE ETA SEGREGAZIOAREN KONTRAKO KONTZENTRAZIOA GASTEIZEN.

25 DE MAYO: CONCENTRACIÓN POR UNA ESCUELA PÚBLICA VASCA DE TODOS Y TODAS Y EN CONTRA DE LA SEGREGACIÓN ESCOLAR EN GASTEIZ.



Kontsumobide

KONTSUMOBIDE TAILERRAK LH1

Maiatzaren 2 eta 3an, Kontsumobide tailerretatik gure eskolara hurbildu ziren, eta gure lehenengo mailako ikasleek madalenak egiten gozatu zuten. Menu osasuntsu bat sortzen ikasi zuten, baita supermerkatuan sentsuzko erosketak egiten ere. Ikasteko era desberdina baita erakargarria ere!


Los días 2 y 3 de Mayo, vinieron a la escuela los talleres de Kontsumobide. Nuestros alumnos y alumnas de primero disfrutaron mucho haciendo magdalenas, creando un menú saludable y aprendiendo a hacer compras con “cabeza”. ¡Fué una forma divertida de aprender!


Liburuaren eguna

Apirilaren 23an, LIBURUAREN EGUNA ospatzen da, eta eskolan ere ospatu genuen.
Ipuin kontalariak, liburu trukea. Hementxe dituzue egun horretako argazki batzuk.