Antropologo batek joko bat proposatu zien tribu afrikar bateko umeei. Frutaz betetako saski bat zuhaitz baten alboan jarri zuen, eta lehena iristen zena, fruta guztiak irabaziko zituela esan zien. Umeak korrika egiteko seinalea eman zuenean, eskutik heldu ziren eta denak batera korrika egin zuten; ondoren, elkarrekin eseri ziren sariaz gozatzeko.
Galdetu zietenean ea zergatik egin zuten korrika denak batera, bakar batek fruta guztia irabazteko aukera edukita, hau erantzun zioten: UBUNTU!! Zelan egongo da gutako bat pozik beste guztiak triste baldin badaude?
UBUNTU Zhulú eta Xhosa kulturan zera esan nahi du: "NI NAIZ GU GARELAKO" eta pertsonen leialtasuna, eta hauen arteko erlazioetan bideratutako arau etiko hegoafrikarra da.
Lan honekin, 4.mailakook ikusgai egin nahi dugu, ikasgela guztietan dugun kultura, hazpegi eta koloreen aniztasuna, hau aberasgarria den zerbait bezala ikus dezagun.
Ezabatu ditzagun "HARAGI KOLOREKO MARGOAK" bezalako adierazpenak!