2025(e)ko azaroaren 7(a), ostirala

4.mailakoak Urkiolan!

 

Orain dela aste batzuk, 4.mailako ikasleak Urkiolara txangoa egin genuen.

Bertan gauza asko ikasi genituen, haien artean: zuhaitz mota ezberdinak bereizten eta Urkiolako animalia ezberdinen ezaugarriak eta hauen sailkapena. Haien artean erbia, hontza eta museoko protagonista: hartz handi bat zeuden. Hartz honi buruz pixka bat hitz egingo dizuegu: Urkiolako azkenengoa izan zen, oso hartz handia zen eta bere istorioa ezagutu genuen. Hartz honek ez zeukan janaria mendian eta baserri batera jeitsi zen. Animaliak jaten hasi zen eta azkenean baserritar batek hil egin behar izan zuen. Museoan bere azalaz egina zegoen estatua bat ikusi genuen.

Oso ondo pasatu genuen!

 

Hace unas semanas el alumnado de 4º de hicimos una excursión a Urkiola.

Allí aprendimos muchas cosas, entre ellas: a distinguir diferentes tipos de árboles y las características de los diferentes animales de Urkiola y su clasificación. Entre ellos se encuentran la liebre, el búho y el protagonista del museo: un oso enorme. Os hablaremos un poco de este oso: fue el último de Urkiola, era un oso muy grande y pudimos conocer su historia. Este oso no tenía comida en el monte y bajó a un caserío donde empezó comiendo animales y al final un baserritarra tuvo que matarlo. En el museo vimos una estatua que estaba hecha con su piel.

¡Lo pasamos muy bien!


                                      Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.


2025(e)ko urriaren 31(a), ostirala

3. mailakoen gonbidapena

 

Gaur goizean 3. mailakoen gonbidapena onartu dugu eta haiek prestatu duten erakusketara hurbildu gara. Jarduera erraza izan da baina disfrutatu dugu. Lehenengoz, haiek bidalitako e-maila irakurri dugu, gero igo gara 2. solairura lanak ikusten eta azkenik, guk ere e-mail bat eskerrak emanez eta zorionak emanaez badali diegu.

Esta mañana hemos aceptado la invitación de los de 3º y nos hemos acercado a la exposición que ellos han preparado. La actividad ha sido fácil pero hemos disfrutado. En primer lugar, hemos leído el e-mail que ellos han enviado, luego hemos subido a la 2ª planta a ver las obras y por último, nosotros también les hemos mandado un e-mail dando las gracias y la enhorabuena.







2025(e)ko urriaren 23(a), osteguna

6.mailakoak EITB-n!

Pasa den astean, Bilboko EITB egoitza bisitatzeko aukera izan genuen. Euskara eta gaztelania saioetan BASURTELEBISTA prestatzen ari garenez, bisitak gure lana hobeto egiten ikasteko aukera eman zigun. Erredakzioa, irratia, eta Teleberriko platoa ikusteko aukera izan genuen!

La semana pasada tuvimos la oportunidad de visitar la sede de EITB en Bilbao. Como estamos preparando BASURTELEBISTA en las áreas de euskera y lengua castellana, la visita nos permitió aprender a hacer mejor nuestro trabajo. ¡Tuvimos la oportunidad de ver la redacción, la radio y el plató del Teleberri!




2025(e)ko ekainaren 30(a), astelehena

3.MAILA 2024/25

Beitu zein ondo pasatu dugun eta zenbat gauza egin ditugun 3.mailakoak!!




BASUR-TXIKI 3B


3.mailako B taldeak oso ondo zaindu dute gure Basur-Txiki, denetarik egin du.





Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.





2025(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

6.mailako agurra. 2024-25 ikasturtea

Basurto eskolari eta Lehen Hezkuntzako etapari merezitako agurra ospatzeko ekitaldia ekainaren 19, ostegunean egin genuen.

Goizeko 11:00etarako deitu genituen guraso, ikasle eta irakasleak eskolara. Behin kokatuta, Eskola guztiaren aurrean, lehen hitzak zuzendariarenak izan ziren. Hitz politak entzun ondoren orla banaketari ekin genion. Ikasleak bakarka jaso zuten, txalo zaparraden artean, orla eta irakasle guztien zoriona.

Gero, beste ikasle batzuek dantza bat eskaini zieten omenaldi gisa. Patioko ekitaldia Ikasle batzuen agurrarekin eta 6. Mailako bertsoekin bukatu zen.

Hau honela, Areto nagusira igo ginen 6. Mailako ikasle , irakasle zein gurasoak eta bertan bi bideo hunkigarri ikusi genituen. Tutore eta ikasle baten hitzak entzun ondoren AMPAkoen partez oparia jaso zuten 6. Mailako ikasleek.

Bukatzeko Luntx bat egin genuen. Egun borobila izan zen eta momentu hunkigarriak bizi izan genituen.





Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.




2025(e)ko ekainaren 26(a), osteguna

2. maila - Azken txangoa: Artxanda

Ekainaren 12an Artxandara joan ginen tranbian eta funikularrean. Oso ondo pasatu genuen jolasten txirristetan! Oso eguraldi ona egin zuen eta bueltan sorpresa bat izan genuen eskolan: IZOZKIAK!

El 12 de junio fuimos a Artxanda en tranvía y funicular. ¡Nos lo pasamos muy bien jugando en los toboganes! Hizo muy buen tiempo y a la vuelta tuvimos una sorpresa en el colegio: ¡HELADOS!




2025(e)ko ekainaren 24(a), asteartea

HH 2 urte - Azken egunak

Azken egunetan ikasturteari amaiera emateko jarduera berezi batzuk egin izan ditugu, hala nola; aurpegia margotu, jolasak, merendola... eta asko disfrutatu izan dugu. Amaitzen den ikasturteari eskerrak emateko eta datozen abentura berrietara prestatzeko aukera paregabea izan da.

Ondo izan oporretan!!!


En los últimos días hemos realizado algunas actividades especiales para cerrar el curso, como pintarnos la cara, juegos, merendola... y hemos disfrutado mucho. Ha sido una gran oportunidad para agradecer el curso que termina y prepararse para las nuevas aventuras que se avecinan.

¡Disfrutar de las vacaciones!