2025(e)ko ekainaren 27(a), ostirala

6.mailako agurra. 2024-25 ikasturtea

Basurto eskolari eta Lehen Hezkuntzako etapari merezitako agurra ospatzeko ekitaldia ekainaren 19, ostegunean egin genuen.

Goizeko 11:00etarako deitu genituen guraso, ikasle eta irakasleak eskolara. Behin kokatuta, Eskola guztiaren aurrean, lehen hitzak zuzendariarenak izan ziren. Hitz politak entzun ondoren orla banaketari ekin genion. Ikasleak bakarka jaso zuten, txalo zaparraden artean, orla eta irakasle guztien zoriona.

Gero, beste ikasle batzuek dantza bat eskaini zieten omenaldi gisa. Patioko ekitaldia Ikasle batzuen agurrarekin eta 6. Mailako bertsoekin bukatu zen.

Hau honela, Areto nagusira igo ginen 6. Mailako ikasle , irakasle zein gurasoak eta bertan bi bideo hunkigarri ikusi genituen. Tutore eta ikasle baten hitzak entzun ondoren AMPAkoen partez oparia jaso zuten 6. Mailako ikasleek.

Bukatzeko Luntx bat egin genuen. Egun borobila izan zen eta momentu hunkigarriak bizi izan genituen.





Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina