2020(e)ko otsailakren 3(a), astelehena

GORBEIA PARKE NATURALEKO TXANGOAK

3. MAILAK

Gorbeiako parke naturalera joan ginen. Txango polita izan zen nahiz eta haize handia egon. Lehenik, Areatzako Parketxera joan ginen. Han, Gorbeian dagoen landareria eta animaliak erakutsi zizkiguten eta horretaz gain, jolas bat egin genuen.
Gero, Gorbeiako “Saldropo hezegune”-ra joan ginen. Bertan, ginkana antzekoa egin genuen. 3.A-koek  begirale batekin eta 3.B-kook beste batekin egon ginen. 10 froga ziren eta primeran lortu genituen.
Bukatzeko, Gorbeiako parke naturalean bazkaldu genuen eta eskolara etorri aurretik, Areatzako herrira joan ginen apurtxo bat jolastera. Egun ederra izan zen! Gainera, gauza pilo ikasi genituen.

4. MAILAK


Urtero bezala, aurten ere 4.mailako ikasleok Gorbeiako Parke Naturala bisitatu dugu. Bertan Gorbeiako fauna eta landareria ikertu, kondairak ezagutu, Parketxea bisitatu eta hainbat jarduera burutu ditugu. Primeran pasatu genuen!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina