2018(e)ko ekainaren 18(a), astelehena

"Cuentos para aprender" 4. maila (Lengua castellana)

Malagako bullying-aren aurkako lehiaketa ospatzen zela eta gelako batzuk ere parte-hartzea erabaki genuen. Lehiaketa hau aitzakia ezin hobea izan da bullying-ari buruz hausnarketa egiteko, eta ondoren, lengua ikasgaian ipuinak nola idatzi ikasten jarraitzeko: Kontestualizazioa, planifikazioa, testualizazioa, errebisioa...
Abentura ederra, elkarlanean aritu gara eta oso ondo pasatu dugu teknologia berriekin trasteatzen!!



2018(e)ko ekainaren 11(a), astelehena

Azkenengo txangoa

Ikasturtea amaitzen doa, eta horren seinale azken txangoa izaten da.
Aurten, L.Hezkuntzako ikasleria Pozalaguako kobazulora, El Pobal burdinolara eta Arrazolako bide berdera joan dira . Ezin hobeto pasatu genuen!
Eskolan, bitartean, HHezkuntzako umeak piratekin gora eta behera ibili ziren, hauek ere leher eginda bukatu zuten!!

1. Zikloa: EL POBAL


2.Zikloa: POZALAGUA


3.Zikloa: ARRAZOLA


H.Hezkuntza



2018(e)ko ekainaren 7(a), osteguna

Certamen literario "Cuentos contra el bullying"

EL pasado mes de mayo, el alumnado de 4.D.2  junto con su andereño, decidieron presentarse al certamen literario "CUENTOS CONTRA EL BULLYING". 
Ha sido un trabajo realizado en grupo. Acordaron a que asociaciones u ONGs donarían el premio de 100 € en caso de ganar, se han corregido los cuentos los unos a los otros, si algun@ se quedaba atascado l@s compañer@s iban a ayudar. Motivación e ilusión a tope y cuando esto ocurre el 50% del éxito esta asegurado. En este caso, el otro 50% depende del jurado del certamen y...ya hay ganadores!!
El cuento de Juan Pablo ha sido agraciado con el segundo clasificado de la primera categoría!!! Zorionak fenómeno!!!!!
La asociación que eligió Juan Pablo para donar el premio 
es ETORKINEKIN BAT, así que para allí irá.



L@s ganador@s!



El cuento ganador!



2018(e)ko ekainaren 1(a), ostirala

Bigarren Udalbatzarraren ospaketa

Aste honetan, ikaskurteko bigarren eta azkenengo bilkura izan da.
Hementxe duzue bertan gertatutakoaren laburpena baita argazki batzuk ere.








         








dfg

2018(e)ko maiatzaren 27(a), igandea

Munduko Jolasak, Euskal Herria

Munduko jolasak, orain dela hiru ikasturte sortu zen musika eta gorputz hezkuntzako proiektua da. Amerika eta Europatik pasatu ostean, aurten Euskal Herrian gelditu gara. Ia bi hilabetez lanean jardun ostean, ostiralean ospatu genuen.
Nahiz eta egun euritsua izan, gimnasioan  herri kirolak, dantzak, eta abestiak egin genituen.
Egun mundiala benetan!!
Hementxe lan handi baten emaitza.

HERRI KIROLAK


DANTZAK


ABESTIA


ARGAZKIAK


2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

Eskolako proiektuak lau haizetara!

Azkenengo bi aste hauetan, eskolan sortutako edo aurrera eramaten ditugun hainbat proiektu,  beste ikastetxe eta lankideei aurkeztuak izan dira.
Alde batetik  6. Bko Izaskun  eta Agurtzanek, Berritzegune nagusina joan ziren, aurten eskolan ZIENTZIA PROIEKTUAren barruan egindako esperientziak  azaltzera eta partekatzera.
Lan bikaina eskola osoak egindakoa, hementxe dituzue esperientziak eta aurkeztutako  materiala.







Bestalde, Iratxe, gure musikako andereñoa, MUSIKA IX. JARDUNALDIAN, 6. mailan egindako "EUSKAL RAPA" proiektua, beste musikako andereño eta maisuen aurrean aurkezten egon zen.
Hementxe duzue berak egindako aurkezpena eta erabilitako material guztia.
Eskolan gauzak ondo egiten ari garelaren seinale da hau!



MATERIALA


PROZESUA



EMAITZAK















2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala

"Zorionak zuri" 5 urteko gelan

Gure gelako aniztasuna kontutan harturik, 5 urteko ikasleek hizkuntza ezberdinetan "ZORIONAK ZURI" abestia abesten ikusiko dituzue bideo honetan, gozatu!!