Gorren eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gorren eguna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2026(e)ko urriaren 13(a), asteartea

Pertsona Gorren Egunaren ospakizuna

Urriaren 2an, Pertsona Gorren Eguna ospatu genuen gure eskolan, eta egun berezi honetan zeinu-hizkuntza eta pertsona gorren kultura ezagutzeko eta balioan jartzeko hainbat jarduera egin genituen.

Ikasle eta irakasleok elkarrekin parte hartu genuen dinamika desberdinetan: zeinu-hizkuntza ikasi, gorren banderaren irudia sortu, gure eskuen siluetak erabili, ikasleen zeinuekin agiriak prestatu eta abesti bat zeinu-hizkuntzan interpretatu genuen, besteak beste.

Egun ederra izan zen elkarrekin ikasteko, partekatzeko eta aniztasuna ospatzeko.

Hemen dituzue egun horretan bizitako uneetako batzuk. Gozatu argazkiekin!


El 2 de octubre celebramos en nuestra escuela el Día de las Personas Sordas y en este día tan especial realizamos diferentes actividades para conocer y poner en valor la lengua de signos y la cultura de las personas sordas.

Alumnado y profesorado participamos juntos en las diferentes dinámicas: aprendimos la lengua de signos, creamos la imagen de la bandera de sordos, utilizamos las siluetas de nuestras manos, preparamos documentos personales con los signos de los alumnos e interpretamos una canción en lengua de signos.

Fue un día precioso para aprender juntos, compartir y celebrar la diversidad.

Aquí tenéis algunos de los momentos vividos ese día. ¡Disfrutad con las fotos!

 
Klikatu irudian argazki guztiak ikusteko / Pulsar en la imagen para ver todas las fotos.

2022(e)ko urriaren 3(a), astelehena

Gorren eguna

 Urtero legez, aurten ere, Gorren Eguna ospatu genuen.

Hemen doa ospatzeko burutu genuen abestia. Eskerrik asko guztiei parte hartzearren.

Aupa mundu osoko gorrak! Zorionak!







2021(e)ko azaroaren 3(a), asteazkena

Gorren eguna 2021

Basurto ikastetxeak, gorreria duten ikasleak elkartzeko Bizkaiko zentroetako bat izanik, ezin izan du hutsik egin irailean ospatzen diren pertsona gorren eta zeinu hizkuntzen nazioarteko egunetan.

Gozamena eta erabateko ardura dira egun honetan bizi izan ditugunak, eta nola ez, sentsazio on horiek omenaldia errepikatuaraziko digute datorren ikasturtean.

La escuela Basurto, siendo uno de los centros de agrupamiento de alumnado con sordera de Bizkaia, no ha podido faltar a la celebración de los días internacionales tanto de las personas sordas como de las lenguas de signos que se conmemoran en el mes de septiembre.

Disfrute y entrega es lo que vivimos en este día, buenas sensaciones que nos harán repetir el homenaje el próximo curso.





2019(e)ko ekainaren 26(a), asteazkena

BASURTOKO IKASLEAK ZEINU HIZKUNTZAKO EGUNEAN

Ekainaren 14ean Zeinu Hizkuntzako eguna izan zen. Basurtoko gorren taldekatzetik ikasle eta irakasle batzuk joan ginen Euskal Gorren federazioak antolatutako ekintzetara. Bertan, Ruth eta Alba ezagutu genituen eta beraiekin jolasean aritu ginen. Ikasleek oso ondo pasatu zuten zeinu hizkuntza erabiltzen. Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk.

2019(e)ko ekainaren 7(a), ostirala

Gorren Topaketa

Kaixo lagunok!
Maiatzaren 16ean, urtero bezala, Bizkaiko Gorren Topaketa ospatu dugu. Aurten Getxoko gorren taldekatzeko ikastetxeek antolatu dute eta Fadurako kiroldegira gerturatu ginen.
Bertan, oso ondo pasatu genuen, magia trukoak, magia showa, herri kirolak… egin genituen. Esperientzia aberasgarria eta dibertigarria izan zen.
Hemen bertan ateratako argazki batzuk.

Kaixo lagunok!
El pasado 16 de mayo, como cada año, celebramos el encuentro de Alumnado Sordo/a de Bizkaia. Este año los responsables de organizar el evento han sido las escuelas de los agrupamientos de Getxo y lo hemos celebrado en el Polideportivo de Fadura.
Nos lo pasamos genial haciendo trucos de magia, viendo un show de magia, participando en herri kirolak… Fue una experiencia enriquecedora y muy divertida.


Aquí podéis ver algunas de las fotos.




2015(e)ko urriaren 5(a), astelehena

Pertsona gorren eguna Basurton

Dakizuenez, lehengo ostiralean PERTSONA GORREN EGUNA ospatu genuen. Eskola apaindu, laburmetraiak ikusi, ipuinak, hitzaldiak, abestu........ gauza pilo egin genituen. Horren laburpentxo bat hemen duzue, gauza batzuk falta dira, gehitzen joango gara.

Mila esker Eunate eta Noemi egindako lanagatik!!!

http://iratxeallend1.wix.com/gorrenegunabasurton