2017(e)ko ekaina 26, astelehena

Ikasturteko azken jaia

Lehengo ostiralean ikasturteko azken jaia ospatu genuen. Goiz goizetik tailerrak, puzgarriak...euki genituen. Errekreoan izozkia hartu, eta horren ostean 6.mailakoen agurra hasi zen: Orlen eta diplomen banaketa, abestiak, dantzak, bertsoak... Benetan agurra hunkigarria prestatu zutena.
Ondo pasa uda, deskantsatu, gozatu eta irailean berriro bueltan!!














           ARGAZKIAK





2017(e)ko ekaina 21, asteazkena

Hauteskundeak 5. mailan

Gizarteko “Demokrazia eta antolakuntza politikoa”-ren gaiarekin lotuta 5. Mailako ikasleek hauteskundeak nola antolatzen diren ikasi nahi izan dute; horretarako hauteskunde prozesu osoa antolatu dugu. Hasiera batean, taldeak sortu dira eta bakoitzak bere izena, ikurra eta abestia aukeratu behar izan ditu.Hautagaia eta beste ardura batzuk aukeratu dira ( idazkaria, publizista, bozeramailea…). Alderdi bakoitzeko argazkiak egin ditugu, taldekoak zein hautagaietakoak eta pasiloetatik ipini ditugu mundu guztia ikusi ahal izateko. Ondoren, programa politikoak antolatu dituzte eta mitinak eskaini dizkiete 3. zikloko ikasleei; alderdiko musikarekin hasita eta prestatutako  materiala banatzen animatzeko (banderak, puxikak…).
Hurrengo urratsa hauteskundeen data aukeratzea izan da eta mahai elektoralean egongo den jendea aukeratzea ere. Errolda prestatu behar izan dute, bozkatzen dutenen izena jakiteko eta kontaketa eramateko. Horrez gain, hautetsontzia egin behar izan dugu .

Bozkatzeko momentua heldu da eta kurtsoka pasatu dira gelatik, sekretuan, bere alderdi politiko gustukoen papera hartzeko eta kutxan sartzeko. Ondoren, paper guztiak zenbatu eta sailkatu dira bi gela ezberdinetan zenbatzen emaitza berdina lortzeko eta lehendakaria izendatu da.



2017(e)ko ekaina 20, asteartea

2017(e)ko ekaina 13, asteartea

Hezkuntza artistikoa 2. mailan

Hezkuntza artistikoaren baitan, gorputz adierazpena lantzen dugu eta hona hemen aparteko gaitasuna dugunaren adibidea. Ikusi eta gozatu!

La expresión corporal es parte de la educación artística, y en elllo también tenemos buenísimas facultades. ! Sólo teneís que mirar y comprobarlo!


2017(e)ko ekaina 12, astelehena

Azken txangoa

Lehengo asteko asteartean, ekainak 6an, LH osoko ikasle eta irakasle txango ezberdinak egin genituen: Urdaibai, Arrazola, Oma....nahiz eta egun euritsua izan, ederto pasatu genuen.
HHkoek berriz, eskolan tailerrak eta diskofesta euki zuten.


2017(e)ko ekaina 5, astelehena

Bilboko Bertso Topaketa

Gaur, eskolako 6.mailako ikasle eta irakasle, Arriaga antzokira hurbildu dira, Bilboko Bertso Topaketara hain zuzen ere. 
Urte osoan Arkaitzekin egindako lana erakustera, baita beste eskoletakoen lanak entzutera ere. 
Hemen eguneko argazkiak ta bideoak. Gozatu!


2017(e)ko ekaina 2, ostirala

Landareak hornitzaile

2. mailan egindako beste lan bat daukauzue hemen.

LANDAREAK HORNITZAILE

Eguneroko objektuen jatorriaren inguruan kuxkuxeatu dugu eta beraz, hauen jatorria landareak izanik, berauek zaindu eta baloratzeko sentsibilizazioa garatu  dute ikasleek.
Mineral bakarra erantzi dugu, petrolioa alegia, txutxe askoren iturri dela gogoan izan dezaten.

LAS PLANTAS COMO PROVEEDORAS

Hemos investigado en internet sobre los objetos comunes de origen vegetal y este mural ha sido el resultado. Además hemos aprovechado para sensibilizarnos en el cuidado y conservación de las plantas.

Hemos introducido a propósito el petroleo, como mineral que es, con el objeto de que lo identifiquen con la composición de cantidad de chucherías que consumen.



2017(e)ko ekaina 1, osteguna

Naturako aurkezpena

6.Dko ikasleek Naturaren inguruko lana burutu dute. Hauxe da guztien lanen baturaz prestatutako aurkezpena.
lan bikaina!



2017(e)ko maiatza 30, asteartea

Nutrizio funtzioa

4.mailako ikasleak NUTRIZIO FUNTZIOA lantzen egon dira. Lan itzela egin dute, hemen duzue egindako lanaren azkenengo emaitza. 
Lan bikaina!



2017(e)ko maiatza 12, ostirala

Liburuaren eguna

Lehengo ostiralean, maiatzak 5, Liburuaren eguna ospatu genuen eskolan. 
Hainbat ekintza egin genituen: ipuin kontalariak, poesiak eta olerkiak irakurri, antzerkiak...
Hemen duzue egun horretako argazkiak eta bideoak.







ARGAZKIAK




2017(e)ko maiatza 2, asteartea

Lanbideak eta eskulanak 2. mailan

Lan honen bidez lanbideen sailkapena eta sormen plastikoa uztartu dugu.
Sarean ereduak bilatuz, eta helduon laguntzaz noski, lan sektore bakoitzeko  lanbide bat maketa batean islatu dugu.Taldelanean arituz, kartoia eta plastilina erabili dugu. Bidean itzel pasatu dugu !

Hemos integrado la clasificación de los sectores laborales con la creatividad plástica.  Trás buscar en la red ejemplos inspiradores, en grupos hemos plasmado una maqueta con uno de los oficios usando el cartón y la plastilina. !Y lo de siempre, hemos disfrutado en el proceso!


2017(e)ko apirila 24, astelehena

Munduko jolasak "Europa"

Orain dela 2 ikasturte Munduko jolasak "Amerika" prestatu genuen. Proiektu honetan, jolasak, abestiak, dantzak prestatu genituen.
Aurten,  Munduari bira ematen jarraitu dugu, eta aukeratutako kontinentea Europa izan da.
Proeiktu hauek aurrera eramateko lehenengo pausua umeei haien jatorria zein den galdetu, mapan kokatu, eta jolasak, abestiak, dantzak.... gelara ekartzea izan da, hortik aurrera lan ta lan.
Hementxe duzue lan guzti honen emaitza.


2017(e)ko apirila 10, astelehena

20.Korrika Basurto eskolan

Bi urterik behin E.Herrian KORRIKA ospatzen da. 
Aurten ere, eguraldiak lagunduta, ikasle, irakasle eta guraso elkartu gara EUSKARAREN ALDE KORRIKA egiteko. 
Pixkanaka-piakanaka ohiturak berreskuratzen goaz, inguruko obrak amaituta daudela ikusita, kalera irten gara eskolari buelta bat eman diogularik. Primeran irten da dena!
Ea hurrengorako gure korrika txikia antolatzeko aukera dugun.
Mila esker gurekin korrika egitera animatu zineten guztiei.


Hementxe duzue egun horretako argazkiak eta bideoa.





Argazkiak




2017(e)ko martxoa 28, asteartea

Jakien piramidea

Jakien piramidea ikasteko modu ezberdinak daudela argi utzi digute 2.mailako ikasle eta irakasleek. Egindako lana itzela eta primerakoa izan da! Zorionak gela!


IRUDIAN KLIKATU ETA GOZATU!

2017(e)ko martxoa 24, ostirala

Liburuei esker!!

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dituen haurrentzako tailerren berri ematera gatoz.
Hemen informazio guztia zuen eskura.
Aprobetxatu eta izena eman!


2017(e)ko martxoa 1, asteazkena

Iñauteriak 2017

Lehengo ostiralean iñauteriak ospatu genituen. Eguraldiak, azkenean, gure alde egon zen, eta nahiz eta tantatxo batzuk nabaritu, gure ekitaldia ospatzen utzi zigun.
Hemen dituzue argazkiak eta bideoak.
Datorren urtean gehiago!















2017(e)ko otsaila 22, asteazkena

3 urteko trogloditak

Iñauterietan trogloditaz mozorrotuko garenez, 3 urteko umeak lan eta lan ibili gara.
Asko ikasi eta ondo pasa dugu!!.

1- Kobazuloa prestatzen

2- Informazioa biltzen eta ordenatzen

3- Liburua
https://issuu.com/basurtoeskola/docs/troglo_scaneado

4- Antzerkia



2017(e)ko otsaila 6, astelehena

Eskolako webgune berria

Azkenengo hilabeteetan, eskolako webgune berria sortzen ibili gara. Lan handia izan da, eta lan handia dugu aurretik, baina ilusioz hasten dugu etapa berri hau. 
Ikastetxeko blogarekin batera, eskura eukiko duzue, beharrezkoa den informazioa guztia, behintzat hori izango da gure intentzioa.
Zuen gustokoa izango dela espero dugu!

En los últimos meses hemos estado trabajando en la nueva web de la escuela.
Hemos realizado un gran trabajo y más que tenemos por delante. Nuestra intención es que, junto con el blog, tengáis a mano toda la información necesaria.
Esperamos que os guste!!


Suhiltzaileengana bisita

Otsailaren 1ean, 2.mailako lagunak Bilboko Suhiltzaileen parkera hurbildu ziren.
Han Isabelen azalpenez, estatuko lehen emakume suhiltzailea,  haien eguneroko tresnak, kamioiak eta egitekoak ezagutu zituzten.
Labirinto batetik ibili ziren elkarlana bultzatzeko ekintza batetan , haien kaskoak jantzi zituzten, eta azkenik gimnasioan olgatu ziren haien entrenamendu tramankuluez.


Los/as alumnos/as de 2º se acercaron al parque de bomberos de Bilbao el primer día de febrero. Allí fueron recibidos por Isabel, la 1ª mujer bombera del estado, la cual les explicó con simpatía los distintos artilugios y vehículos que usan en su rutina laboral.

Jugaron en un laberinto con la consigna del trabajo en equipo, posaron con los usuales cascos inífugos y por último se divirtieron en el gimnasio donde se preparan físicamente.


2017(e)ko otsaila 4, larunbata

Agate Deuna 2017

Aurten ere, Agate Deuna ospatu dugu eskolan, eta patioan ez ezik, kalera ere irten gara.
Hemen dituzue eguneko argazkiak eta bideoa. 


      ARGAZKIAK

2017(e)ko urtarrila 26, osteguna

Matrikulazioa 2017-18

Matrikulazio epea zabaltzear dago, eta gauzak argitzeko asmoz, hementxe dituzue kontutan hartu beharreko hainbat epe. 
Aldi berean, eta honekin lotuta, ikastetxeko ate irekietako eguna noiz izango den atxikitzen dizuegu.

En los próximos días se abrirá el plazo de matriculación para el curso 17-18. Con el fin de facilitar este trámite, a continuación podréis ver las fechas a tener en cuenta.
Aprovechando estos días, os invitamos a el día de puertas abiertas que se realizará en la escuela.






2017(e)ko urtarrila 19, osteguna

LISA proiektua

Basurtuko 3. zikloko ikasleok gehiegizko pisuari aurre egitekoaren alde gaudenez, LISA proiektuan parte hartzen ari gara. Hementxe dauzkazuen argazkiak abiapuntua izan zen; handik geroztik denok mendiLISAzaleak gara, eta batzuk Everest mendia igotzeko prest daude. Eutsi goiari!!

KLIKATU ARGAZKIAN



2017(e)ko urtarrila 18, asteazkena

Halloween 2.D.2

Haloween dela eta 2.D.2 ko lagunek esku jolas bat eta Pirritx eta Porrotxe eta Marimototsen kanta bategaz egindako koreografia erakutsi zieten beste geletako lagunei.

Testuak eta pausuak ikasteaz gain izugarri ondo igaro zuten.


2017(e)ko urtarrila 17, asteartea

Sumendiak

Hementxe dituzue 6. Dko ikasleek laborategian egindako azken lanak.
SUMENDIAK, erupzio eta guztiz ikusi zuten.

Zorionak, lan ederra egin dutelako!!


ARGAZKIAN KLIKATU

2017(e)ko urtarrila 12, osteguna

Gabonetako argazkiak

Urte berriarekin gabonetako argazkiak igotzeko momentua euki dugu. primeran pasatu genuen. Gozatu!

ARGAZKIAN KLIKATU
https://drive.google.com/drive/folders/0B0GuegG-gieodGR1dDVfcDhxQVk?usp=sharing