2017(e)ko apirila 24, astelehena

Munduko jolasak "Europa"

Orain dela 2 ikasturte Munduko jolasak "Amerika" prestatu genuen. Proiektu honetan, jolasak, abestiak, dantzak prestatu genituen.
Aurten,  Munduari bira ematen jarraitu dugu, eta aukeratutako kontinentea Europa izan da.
Proeiktu hauek aurrera eramateko lehenengo pausua umeei haien jatorria zein den galdetu, mapan kokatu, eta jolasak, abestiak, dantzak.... gelara ekartzea izan da, hortik aurrera lan ta lan.
Hementxe duzue lan guzti honen emaitza.


2017(e)ko apirila 10, astelehena

20.Korrika Basurto eskolan

Bi urterik behin E.Herrian KORRIKA ospatzen da. 
Aurten ere, eguraldiak lagunduta, ikasle, irakasle eta guraso elkartu gara EUSKARAREN ALDE KORRIKA egiteko. 
Pixkanaka-piakanaka ohiturak berreskuratzen goaz, inguruko obrak amaituta daudela ikusita, kalera irten gara eskolari buelta bat eman diogularik. Primeran irten da dena!
Ea hurrengorako gure korrika txikia antolatzeko aukera dugun.
Mila esker gurekin korrika egitera animatu zineten guztiei.


Hementxe duzue egun horretako argazkiak eta bideoa.





Argazkiak