2017(e)ko ekainaren 21(a), asteazkena

Hauteskundeak 5. mailan

Gizarteko “Demokrazia eta antolakuntza politikoa”-ren gaiarekin lotuta 5. Mailako ikasleek hauteskundeak nola antolatzen diren ikasi nahi izan dute; horretarako hauteskunde prozesu osoa antolatu dugu. Hasiera batean, taldeak sortu dira eta bakoitzak bere izena, ikurra eta abestia aukeratu behar izan ditu.Hautagaia eta beste ardura batzuk aukeratu dira ( idazkaria, publizista, bozeramailea…). Alderdi bakoitzeko argazkiak egin ditugu, taldekoak zein hautagaietakoak eta pasiloetatik ipini ditugu mundu guztia ikusi ahal izateko. Ondoren, programa politikoak antolatu dituzte eta mitinak eskaini dizkiete 3. zikloko ikasleei; alderdiko musikarekin hasita eta prestatutako  materiala banatzen animatzeko (banderak, puxikak…).
Hurrengo urratsa hauteskundeen data aukeratzea izan da eta mahai elektoralean egongo den jendea aukeratzea ere. Errolda prestatu behar izan dute, bozkatzen dutenen izena jakiteko eta kontaketa eramateko. Horrez gain, hautetsontzia egin behar izan dugu .

Bozkatzeko momentua heldu da eta kurtsoka pasatu dira gelatik, sekretuan, bere alderdi politiko gustukoen papera hartzeko eta kutxan sartzeko. Ondoren, paper guztiak zenbatu eta sailkatu dira bi gela ezberdinetan zenbatzen emaitza berdina lortzeko eta lehendakaria izendatu da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina